Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nolatan adlag adkor 1 nola. (harridura adieraziz, edo erretorika galderetan). ik nolaz; nondik 12.

-Nolatan ausartu zara?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 237. orr.

-Nolatan ez zenuen ekainean gainditu proba? -galdetu zidan, ez bat eta ez bi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 28. orr.

Nolatan bururatu zaizu?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 216. orr.

-Zuzena eta bidezkoa dena nolatan lotsagarria izan?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Bazekiat -nolatan ez diat bat jakingo?-, baina ez zehazki.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

Nolatan utziko dut bakarrik etxea?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

-Nolatan hitz egin dezakegu horrela?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 120. orr.

Baina nolatan esan dezakezu horrelakorik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 84. orr.

-Baina, nolatan da posible hori?  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 121. orr.

Eta nolatan ez pentsatu guk orain eskolako tontoen atarramentu hori idiot savant (edo nolabaiteko autista) izatearen tankerako kasu bat izan daitekeela?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

Nolatan ez aurkitu arbitrariotasuna, are fantasia hutsa, gure munduan eta haren funtzionamenduan?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.

Halabeharrak nolatan ekarri dio halako zortea aita-amarik ez duen neskatila bati?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 183. orr.

Nolatan ez nuen bada neure baitan halako errebantxa sentituko, amak eman nahi izan ez zidan oin-aulkia etxeratzen ari nintzen bitartean?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.

Nolatan eman, bada, ezezkorik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 494. orr.

Nolatan ez duzu, bada, zeure errege jauna zaindu?  Elizen arteko biblia   1 Sm 26,15

-Nolatan hori? -galdetu zion Andresek, harriturik, azalpen hura entzutean.-Nolatan istripua? -esan nien nik-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.

-Nolatan, polizia?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 226. orr.

"Nolatan bizi, gero, ezezagun den hori aurretik ez dugula?", egiten zuen galde René Char-ek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 20. orr.

-Nolatan, gero?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 81. orr.

Nolatan! zeuen ondasunak utzi eta orain besteenak jan nahi dituzue?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 470. orr.

Nolatan agintzen zuen berea ez zen zaldia! zein eskubiderekin ari zen osaba Juanen izenean! gelatik atera eta pabiloirantz abiatu nintzen presaka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.

2 (galdera txertatuetan)

Ez dakit nolatan esan dudan horrelakorik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Ez zait buruan sartzen Mary nolatan den Petroliniren hain laguna.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 76. orr.

Ezin dut ulertu jendeak nolatan egin dezakeen horrelakorik, egunero.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 87. orr.

Batek galde egin dezake nolatan utzi zuen Kultura Sailak hau horrela gerta zedin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 110. orr.

Emazteak bere buruari galdetu zion Ernestek nolatan har zezakeen halako gozamenik berripaper batekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.

Noizdanik eta nolatan finkatu dizkiguten leku-izen (--?) horiek ibai "oso" baten izen gisa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

ea nolatan (7); ez dakit nolatan (13)

nolatan ausartu zara (5); nolatan da (4); nolatan dakizu (4); nolatan den (7); nolatan ez da (3); nolatan ez dut (4); nolatan ez duzu (4); nolatan ez nuen (4); nolatan ez ziren (4); nolatan ez zuen (4); nolatan izan zitekeen (3); nolatan liteke (3); nolatan zaude (4); nolatan zu hemen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus