Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nolazpait adlag (orobat nolazbait g.er., nolazbeit g.er. eta nolazpeit g.er.; Hiztegi Batuak nolabait hobesten du) adlag nolabait.

Alderdi hori UMP delakoan sartua da bainan bere nortasuna begiratuz nolazpait. Herria   2003-09-04

Diotenaz %80-ek boza eman dute eta haien artean % 97 agertu da baiaren alde, erran nahi baita, nolazpait bakearen alde. Herria   2005-10-06

Kolpeak hartzea ere josteta artzea zen, nolazpait. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 86. orr.

Zuberoako pastoralen itxura hartua du nolazpait munduko politikak, ate batetik heldu zaizkigularik jende onak eta kristau garbiak, beste batetik aldiz jende gaiztoak eta turko lohiak, hots, terroristak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 42. orr.

Eta, hala eta guztiz ere, itxura guztien arabera zoriontsuak ulertua, jakina eta jana dauka bere heriotza; gertatua, nolazpait esan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 131. orr.

Kolpeak hartzea ere josteta artzea zen, nolazpait. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 86. orr.

Biok ezagutzen dituk hik, nolazpait bederen. Txillardegi   «Putzu» - 375. orr.

Nihauren kontra nolazpait! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 72. orr.

Arrazoika ari menturaz, onez onean nolazpait? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus