Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

norantz (orobat norantza g.er. eta noruntz g.er.) 1 adlag zer aldetarantz.

Harri familiarrak, nondik nentorren eta norantz nindoan ulertzen laguntzen zidaten harriak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 106. orr.

Badakizu norantz goazen?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 39. orr.

Norantz jo erabaki ezinik, kaleen izenak hirugarren aldiz ahoskatu zituen kontu handiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Ann Arbor utzi eta New Yorkera itzuli zen, hogeita zortzi urteko izar ohi bat arrastorik ere gabe norantz ote zihoan edo bizitzak norantz eramango ote zuen hurrengo.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 32. orr.

Orduan jakingo dut norantz duen joera, eta nora joango den.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 159. orr.

Aztertu nahi du zer esaten dioten, jakin nahi du non dagoen, begiratu norantz joan nahi duen...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 431. orr.

Guk begiekin bakarrik ikus dezakegunez, horregatik gertatzen da, norantz begiratzen dugun, hango zer guztiek formaz eta kolorez jotzen gaituztela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 245. orr.

Norantz bideratu? hurrengo pausoak norantz eman lasai erabakitzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

Orratza norantz, bere iparra han.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 31. orr.

2 noranzko izlag ik noranzko.

Noranzko bidea aukeratu behar du kolona blindatuak etsaiaren atzealdeari erasotzeko? ez daki zer erantzun.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 159. orr.

Jakin nahi izan zuen noranzko bidea hartu beharra zeukan hiritik irteteko eta zenbat kilometrora zegoen kostaldea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 201. orr.

· Mentxuk amiñi bat alboratu zuen eskuarteko albuma, gaztearen begirada definigaitza noranzkoa ote zen jakitearren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

norantz bideratu (4); norantz doan (3); norantz doazen (4); norantz egingo (3); norantz jo (11); norantz joan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus