Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

noranzko 1 iz norabide batean higitzeko dauden bi eratako bakoitza.

Dancem konpainiak Sentido único ikuskizuna (Noranzko bakarra) eskainiko du apirilaren 1ean. Berria - Kultura   2006-03-17

Trenaren mugimenduaren kontrako noranzkoan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 44. orr.

Kontrako noranzkoan, hamaika ontzi igarotzen ziren uretan gora. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 108. orr.

Ordulariaren orratzen kontrako noranzkoan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 53. orr.

Geziak ordainketen noranzkoa adierazten du. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 88. orr.

A-8 autobidean, Gasteizko noranzkoan, La Salleko bihurgunetik gertu. Berria - Euskal Herria   2004-07-08

A-8 autobidean, Muskizeko La Arena zubian, Bilborako noranzkoan zihoazela. Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Abertzaleen Batasunak gogor salatu du A-63 autobideko bi noranzkoetan hiru lerro jartzeko xedea. Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Irakurketaren noranzkoa aldatuta ere, norabidea horizontaltasunean gordetzen da. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 124. orr.

Atzeka zegoen jarrita, trenaren noranzkoari bizkar emanez. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 74. orr.

Hala, behin noranzko batetik jorik, galtzeko beldur bagara, kosta dakiguke norabidea aldatzea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 74. orr.

Bi indar higitzaileek lerro berean egiten duten legez, puntu batetik noranzko kontrajarrian tira edo puntua sakatzen duten heinean. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 130. orr.

Hirugarren dimentsioa sakontasunarena da, hortaz, gorputza espazioan aurreratuz doan noranzkoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 39. orr.

2 irud/hed

Biologiak bi nozio berri dakarzkigu, kontrako noranzkoetan doazenak, paradoxa moduko bat osatuz. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 120. orr.

Urte horretan bertan ezarri ziren euroaren eta diru-mota nazionalen bi noranzko truka-neurri ezeztaezina. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 195. orr.

Igorleak aldatu ziren, jabetza ere bai, baina komunikazioak noranzko bakarrekoa izaten jarraitzen zuen: goitik beherakoa, alegia. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 88. orr.

Ezin da baieztatu lan merkatuak noranzkoa aldatu duenik. Berria - Ekonomia   2004-11-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus