Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

norvegiar (orobat norbegiar) 1 izlag Norvegiakoa, Norvegiari dagokiona.

Niels zen, zalantzarik gabe, norvegiar eta apika are eskandinaviar matematikaririk onena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 319. orr.

18:30ean, Jan Garbarek norvegiar saxo jotzailea ariko da, Kursaaleko auditorioan. Berria - Kultura   2004-07-25

Norvegiar baleazaleak izanen dira: [...]. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 265. orr.

Egun hartako eguzkia gorde orduko norvegiar armada garaitua zen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 179. orr.

Norvegiar bandera postean gora altxatu eta zeuengana inguratuko da. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 245. orr.

Eltzea zekarrela etorri zen Larraitz; hura norvegiar kutxan sartu eta almohadilla eta taparekin ongi itxi zuen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 153. orr.

Itsaslasterra gogorrenean dagoenean, eta ekaitz batek areagotzen badu lasterraren indarra, arriskutsua izaten da norvegiar milia bat baino barrurago sartzea. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 62. orr.

Lagun norvegiar batek onartuko zuen agian batzuk probatzea, ikusteko besterik gabe. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 75. orr.

Alaveseko Dan Eggen jokalari ohi norvegiarrak bere kirol ibilbidea bukatutzat ematea erabaki du. Berria - Kirola   2004-12-18

Portutik atera berriak zirela, goleta norvegiar bat ikusi zuten. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 153. orr.

1,4 milioi koroa norvegiar (174.000 euro) ordaindu beharko ditu. Berria - Ekonomia   2006-02-25

2 iz Norvegiako herritarra.

Bi norvegiar izan zituen alboetan: Halvard Hanevold bigarren izan zen brontzezko domina irabazi zuen joan zen larunbatean 20 kilometrokoaneta Frode Handersen hirugarren. Berria - Kirola   2006-02-15

Nora Erfjord norvegiarra zen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 211. orr.

Henrik Ibsen norvegiarraren drama (1828-1906). Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 279. orr.

Jendeak bidaiatu egiten du, norvegiar asko etorri da Bilbora edo Iruñera, eta, horren bidez, jende askok izan du Euskal Herriak duen kultur nortasun bereziaren berri. Berria - Euskal Herria   2006-01-24

-Urrutieneko uharteari -jarraitu zuen agureak-, norvegiarrek Vurrgh deitzen diote. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 59. orr.

Baina matematikari handi hori hain hartuta zeukan bere obraren handitasunak, non ez baitzuen betarik hartu norvegiar gazte ezezagun haren teoriak ulertzen saiatzeko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 325. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus