Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikertutako materialean adierazpen numerikoak nabarmenaraz daitezke. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Harreman numerikoak edo logikoak izan daitezke; eta baita harreman funtzionalak, kausalak, analogikoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Sistema berriak ezarriz erregistratzeko, oharrak hartzeko, deskribatzeko, sailkatzeko, sail numerikoetan eta estatistiketan txertatzeko, eta irakasteko modu berriak finkatuz. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.
Musika azken finean sentimenduei eta efektuei eragiteko aukeratutako konbinazio numeriko hutsa ere bada maila batean. Berria - Kultura 2004-11-02
Munduko sorkari guziengana iristeko, abstrazio numerikoa beste armarik gabe gelditu gara azkenean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.
Osabarentzat oinarri zientifikorik ez zuten sinbolo numeriko eta geometrikoez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 281. orr.
Oro har, ordea, onartzen da molekularen tamainak eta formak substantziaren usainarekin erlazioa dutela, oraindik aurkitu ez bada ere sailkapen numeriko edo geometriko asebetegarririk. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.
Kamera numerikoaren begiaren bestaldean zegoen Agatak ez zuen argi borobil jazarkoia baizik ikusten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 298. orr.
Autoaz gain beste sari frango badira: telebixta, DVD irakurgailu, argazki tresna numeriko eta abar. Herria 2004-12-16
Angela Mejias argazki xuri ta beltzak egiten ditu, argazki numerikoaren mundua ez zaiolarik haatik egokia. Herria 2003-05-29
Musika, film edo bestelako fitxategi numerikoetan itsatsiak, kontrolik gabeko kopiak ezinezkoak bihurtzen ditu teknika honek. Berria - Harian 2005-12-29
Bideoaz zein argazkien bidez, sistema numerikoak eskaini ditzazkeen aukerak proposatuko dituzte artistek. Berria - Kultura 2004-05-02
Herrialde garatuen eta pobreenen arteko“ urrako numerikoaz” bereziki hitz egiteko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.
Duela zenbait aste iragan ziren "Euskal Herriko garapen numerikoaren topaketen"kari, "www.paysbasquenumerique.net " sarea martxan eman zuen. Herria 2004-12-09
Euskal Herri Numerikoa elkarrekin eraiki. Herria 2005-10-20