Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

objektibotasun 1 iz objektiboa denaren nolakotasuna.

Modu horretan, epailearen independentzia eta objektibotasuna bermatu nahi izaten da. Berria - Gaiak   2006-01-19

Zolak bere teoria estua gainditu zuen, eta hunkitu, harritu eta erakarri egiten gaitu maiz, objetibotasuna baizik bilatzen ez zuela esan arren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 13. orr.

Ordu arteko errealismoaren objektibotasunak kontzientziaren subjektibotasunari utzi zion lekua Joyceren lanean. Berria - Kultura   2004-06-16

Egia hori osoa ala mugatua izan ez dagoela objektibotasunean, gogoko izatearen neurri gorabeheratsuan baino. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 77. orr.

Sinekdokea objektibotasunaren beste muturrean dago. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 115. orr.

Asisko Frantziskoren eta Che Guevararen dimentsioak elkarrekin lotzen ikasi behar dugu, subjektibotasunaren eta objektibotasunaren dimentsioak ados jartzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 55. orr.

Zientziaren Filosofiari dagokiola esklusiboki zientziaren eduki epistemikoen azterketa -metodoari, egiatasunari, objektibotasunari, eta beste nozio epistemikoei loturikoak-. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 158. orr.

Edertasunaren teoria bat izan da estetika; teoria zientifikotzat hartu nahi izan da askotan, eta askotan arauemaile ere izan da, objektibotasunaren eta arauemailetasunaren artean zabuka ia beti. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 281. orr.

Petrusi erasiaka hasi aurretik, har ezazu denbora apur bat nire egoera objektibotasunez aztertzeko. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 262. orr.

Atxiloketak bazterrak inarrosi ditu Baionako auzitegian, baina guztiek eskatu dute ikerketa objektibotasunez eta bururaino eraman behar dela. Berria - Euskal Herria   2006-04-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Objektibotasun-labelarekin datorren elikagaia delako, ordea, informazioa gutxieneko arretarik jarri gabe irensten dugu. Pako Aristi   «Note book» - 100. orr.

Zoramena deritzon objektuari buruzko diskurtsoen batasuna ez litzateke oinarrituko "zoramena" objektuaren existentzian, edo objektibotasun hodeiertz bakar baten eraketan. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 41. orr.

Saihestuko dira horrela zenbait baldintzez eta ondorioz zamatutako hitzak, zeintzuk desegokiak izango diren sakabanaketa hori "zientzia", "ideologia", teoria edo "objektibotasun eremu" modura izendatzeko. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus