Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

obserbazio (orobat obserbazino g.er. eta obserbazione g.er.) iz behatzea.

Obserbazio pare bat egin ditut aste hauetan: jeiki berritan eta eztarriko giharrak erdi lo daudenean hobeto hitz egiten dela ingelesez, eta baita katarroa duzunean ere. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 48. orr.

2 oharpena.

Gogoetak eta obserbazioak, jarrera honen lanketak, eragozten dute: benetako atsegina horixe da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 20. orr.

Bizi gaitezen lehendabizi -idatzi zuen Robert Walserrek Jakob von Gunten eleberrian-, obserbazioak berez etorriko dira eta. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 20. orr.

Krisiaro honen lekukotza inpresionagarri askoa, Diltheyk ematen digu halaber, XIX. mendearen hondarrean, are obserbazio interesante bat eginez. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 38. orr.

Imanolek jarraian, Rufino eta bera lakoai buruz, obserbazino jakingarri hau egiten dau: [...]. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 82. orr.

Bidenabar, atrebentzia hartuko dut obserbazio filosofiko bat egiteko. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus