Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

odolzale (58 agerraldi, 30 liburu eta artikulu 1ean; orobat odoltzale g.er.) 1 izond odol isurtzearen zalea dena. ik odolgiro. (pertsona eda kidekoak)

Rafael Leonidas Trujillo odolzaleak ostikada haiek jotzea plazera izan zuenik, dudarik ez, ostera. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 277. orr.

Saiatu nintzen kontra egiten, Carrero odolzale nazkagarri bat zela; Adelaren aita hil zutenen agintarietakoa, gainera. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 63. orr.

Izaki odolzaleen, hiltzaileen eta borreroen izaera misteriozko horretatik zerbait zeukan gizon hark. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 103. orr.

Eskuekin egiten nuen amets [...] eta putzu ilunekin, eta jainko odolzaleekin. Iban Zaldua   «Traizioak» - 25. orr.

Ez ditugu aberkideak barbaro odolzale batzuen eskuetan uzten ahal. Xabier Montoia   «Elektrika» - 71. orr.

Epaile odolzale amorratuak ezagutu dira; horrelakoa izan da Jeffreys Ingalaterran; horrelakoa izan zen lepamoztailea deituriko gizon bat ere Frantzian. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Kritias izan zen lapurrena eta odolzaleena oligarkiarekin boterean egon zirenen artean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 34. orr.

Ahalegin guztiarekin egin behar diogu borroka odolzaleari, baina gu geu odolzale bihurtu gabe. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 63. orr.

2 (bestelakoak)

Iheslariek borrokan egin behar izan zuten piztia odolzale haien kontra. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 405. orr.

Benjamin, otso odolzale, harrapakina du irensten goizean, hondarrak banatzen arratsean. Elizen arteko biblia   Has 49,27

Zuk, gizaseme, epaitu, epaitu gogor hiri odolzalea, aurpegiratu beraren jokabide higuingarria! Elizen arteko biblia   Ez 22,2

Orduantxe konturatu zen bere eskuin eskuan, irmo hartuta, Birgha ezpata odolzalea zeukala. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 35. orr.

Bidean, zezenketen afixak ugalduz doaz eta, horiek sarriago ikustean Bilboko publiko gupidagabearen jarrera odolzaleaz idatzi zuena etorri zaio gogora Ernest Hemingwayri. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 41. orr.

Ordurako, bele kuxkuxeroak zerurantz joanak ziren, kakaraka, behin beren gaiztakeria odolzalea burututa. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiri odolzalea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus