Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ofiziale 1 iz ipar hargintza, zurgintza eta kideko lanak bere kontu egiten dituen eskuzko langilea, askotan familiakoak, lankideak edo mutilak lagun dituena.

Ofiziale batzu kausitzen ahalko dira hor, hargin, zurgin eta beste, zer nola egiten duten erakutsiko dutenak. Herria   2003-03-13

Ofizialeen erakusketa, oihalpean: muble, margo, argazki, oihal, larru, harri, etxe-mozkin... Herria   2001-05-10

Ofizialeen Ganbarak bultzatzen du indar guziez "Ofizioen unibertsitea" Baionan, Pauen jadanik eraikia den bezalakoa. Herria   2005-07-07

Bruthe Jean-Bernard, Elektrikan ofiziale. Herria   2001-02-22

Mendibil Dominique, ofiziale tindatzale. Herria   2001-02-22

Larre Jean Pierre, 46 urte, Gure Amentsa, ofiziale, hargina. Herria   2001-02-22

Mahaxturia zen, biziki ofiziale fina eta lan onekoa. Herria   2004-12-02

Gaineratikoentzat badira kutxa bereziak, horietan dira besteak beste laborari, ofiziale, arrantzale, burdin-bidetako langile eta soldadoak. Herria   2002-07-25

Lan eremu horietan kokatzen diren ofiziale edo enpresek, urteko zerga, herrien arteko zindikatari dute pagatzen, diru zama hunen erdia Aiherra herriari berriz itzultzen delarik. Herria   2004-12-23

Badakizu, Beñat, ofiziale onak ez duela lanabes kamutsik. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 209. orr.

Jada 16 ofiziale bagira, bakoitzak guhauren lantegiak eta bete beharrekin. Herria   2001-07-05

Baiona Ttipia, langile, ofiziale eta etorkinen auzotegia zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 43. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baionan aprendizen saristapenean Ofiziale Ganbarako buruzagiek egin dituzten deklarapenak. Herria   2005-07-07

Udako hiru hilabete horietan sortu baitira 104 ofiziale enpresa, 125 zerrendetarik kenduak izan direlarik denbora berean. Herria   2003-03-20

14 urtetik goiti ofiziale ikasketen bidez lan munduan sartzeko aukeraren alde bozkatu zuen [...] Frantziako Legebiltzarreko diputatuen gehiengoak. Berria - Ekonomia   2006-02-04

Eta enetako Euskal Herria salbatzeko edo gizarte osoa eraikitzeko, laborari mundua, ofiziale mundua, arrantza mundua, ekonomia mundua gogoan izan behar dugu... Bai, papereztatzaile gisa lan egiten nuen ofiziale-artisau batekin. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriko ofiziale (3); ofiziale eta artixta (3)

ofizialeen ganbara (3); ofizialeen ganbarak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus