Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ofizializatu, ofizializa, ofizializatzen 1 du ad ofizial bihurtu. ik ofizialdu.

Federazioak ofizializatutako proba da, eta hilaren 24an jokatuko da. Berria - Kirola   2004-10-16

Bisak, nortasun agiriak, zernahi baimenak, ezkontzak ofizializatzeko behar ziren agiriak... eta abar. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 210. orr.

Antzuola eta Aiherra herriek, beren anaitasun edo adixkidetasuna hitzarmen baten bidez ofizializatuko dute, bai Aiherrako herriko etxean eta bai Antzuolako udaletxean. Herria   2004-10-07

Uztailaren azken egunetan deituko da hauteskundeetara, abuztu hasieran zerrendak aurkeztuko dira, eta bukaeran ofizializatuak izango dira. Berria - Kirola   2004-06-26

Bestaren antolatzaileek, horrelako ekimenen bidez eta euskara karrikara ateraz, «hautetsiak euskara ofizializatzera» bultzatu nahi dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Atzoko ekitaldiak errektorearen kargua ofizializatu zuen (ez, berez, taldekideena). Berria - Euskal Herria   2004-05-11

2 (era burutua izenondo gisa)

Agian hobea irudituko zain tortura, heriotza ofizializatua, zeremonia bat egin eta zementua jartzea heriotzaren inguruan, barroteen itzalean... Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus