Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oharmen 1 iz gauzez ohartzeko ahalmena.

Gogamena kendua ez bazuten ere, galdua zuten, itxura guztien arabera, oharmen erne eta argia. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 76. orr.

Orain oharmena eta oroimena hutsik ere gabeak zituen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 91. orr.

Adimentsu eta oharmen naturalaren jabe izatea, kontzeptu bat iradokizunik txikienean ulertzeko adinakoa. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 87. orr.

Zuzentzaileak nahiko oharmen du, nahiko sentiberatasun behatzerakoan, begirada arin batez horrelako informazio osoa atzemateko. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 85. orr.

Ikaragarria da posibletzat hartzen dugunak gure oharmena zenbat baldintzatzen duen ikustea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 262. orr.

Izan ere, funtsean ez gara ari azentuaren izaera fonetiko, fisiko, objektiboaz, hiztunak subjektiboki bere oharmen linguistikoan ematen dion pisuaz baizik. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 45. orr.

Beste hizkuntza baten ahoskeraz bereganatzeko, hiztun horrek oharmena fonetikoki "berrafinatu" beharko du eta kategoria fonologikoak berrantolatu. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 48. orr.

Eromena, batzuetan, horixe besterik ez da, antza: zeure buruaren oharmena erauzten dizun zirimola bat; orduan, ez zara zu zeu, zirimola bera baizik; ez dago zirimola besterik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 110. orr.

2 ohartzea, arreta, arta. ik ohartasun.

Gero, bere inguruarenganako oharmena itzularazi dion arrosario etenari eman dio tankera. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 6. orr.

Baina aitor dut hauetarik ezerk ez zuela ene oharmena jo; beste nonbait neukan, osorik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 216. orr.

Oroimena aztertu nionean, antzeman nion nolabait beraren mundu itxia, momentu bakarrera -"orainera"- mugatua, dena-bat bihurtua zela, iraganaren (edo etorkizunaren) oharmenik ezak eraginik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 65. orr.

Gero, bere inguruarenganako oharmena itzularazi dion arrosario etenari eman dio tankera. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 6. orr.

-Oharmenez eta arretaz entzuten dizugu- bota zion Jonathanek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sakon-sakonean, ezintasun horrek eragina da ingurukoekiko oharmen-falta, jendeari buruzko jakingurarik eza eta balio-kontuen duen muga. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 223. orr.

Pertzepzioak edo oharmen-sintesiak epe laburreko oroimenetik epe luzekora bultzatzea eskatzen du. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 69. orr.

Fonema asmo, oharmen eta memoria unitatea dugu: berariaz ahoska, berez hauteman eta oroitu daitekeen hotsa. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 80. orr.

Ekoizpen-erraztasunak sintagman du indarra, hotsak hurrenez hurren fisikoki ahoskatzeko orduan, eta oharmen-erraztasunak, paradigman, gure hots eta hitz-biltegian, gure hizkuntzaren memorian. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 55. orr.

Uste dut nahasgarri izan daitekeela oharmen fonetikaz hitz egitea, beste fonetika bat bailitzan, fonetika beraren [...] beste ikuspegi bat denean. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 117. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fonologiak (hau da, ekoizpen-oharmen indarrek) zerbaiten esplikaziorik ezin badu eman, zerbait hori ez da fonologiaren eremuko esplikagaia, beste nonbaitekoa izango da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 116. orr.

Ikusiko dugu hori guztia giza oharmenaren baldintza unibertsalekin lotzen dela. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oharmen fonetikaz (3)

oharmenaren aldetik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus