Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohartarazi (orobat oharrarazi eta ohar-arazi g.er.), ohartaraz, ohartarazten 1 du ad ohartzera edo konturatzera behartu; jakinarazi, ikusarazi. ik ohartu 5; abisatu.

Jagoleak, arerioa datorrela ikustean, adarra jotzen du jendea ohartarazteko. Elizen arteko biblia   Ez 33,3

Nahi dut hemen adierazi, edo bederen ohartarazi, zer deitzen dugun Natura sortzailea eta zer deitzen dugun Natura sortua. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 91. orr.

Badut hemen, zuk ongi ohartarazi didazun bezala, bi alor horietan non trebaturik. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 225. orr.

Zein urrun zegoen ohartarazi behar zenigun! Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 240. orr.

Eliseok ohartarazten zuen erregea eta hau erne egoten zen. Elizen arteko biblia   2 Erg 6,10

Ohartaraziko zaituztet nik, gauzak jasotzeko ordua iristean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 81. orr.

-Albertek ere ez du txintik atera- ohartarazi zuen Maxek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 128. orr.

Jendeak behin baino gehiagotan ohartarazi zion: "itsumustuan hilko zara". Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 18. orr.

Charliek maiz ohartarazi nau, alegia Jimmyrengandik urrun ibiltzeko aholkatu izan dit. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 24. orr.

Ohartarazten dizuet tortilla ez dela labanarekin mozten. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 96. orr.

Hizkuntzarekin jolas egiteak ere hizkuntzak dituen ahalbideez ohartarazten gaitu. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 250. orr.

Era berean, ohartarazten dizuet berriro antzekorik egiten baduzue, ez dudala izango kanporatzea beste aukerarik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 71. orr.

Honela ohartarazi zion aitaginarrebak: -Zure jokaera ez da egokia. Elizen arteko biblia   Ir 18,17

Ohartarazi zigun nola, kaxoi batean, bazen tresna sorta koxkor bat hartarakoxe egokia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 164. orr.

Hasi prestatzen zahartzen zarenerako, ohartarazten dio bere buruari. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 114. orr.

Eta Zarautz aldean ere honako hau ohartarazi nahi zuten: Santio-Santanak euritsu, urte hura artotsu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 293. orr.

Haratago joanez, honakoa ohartarazi zuen: «Europa nazionalismoei aurre egiteko asmatu da, nazionalismo guztiak arriskutsuak baitira». Berria - Euskal Herria   2004-06-03

2 (konpletibo batez)

-Grosrouvrek ohartarazi dit, gutunean, ez zuela izan liburuak kutxaz kutxa ordenan jartzeko astirik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 66. orr.

Inork ez baitzion ohartarazi arriskutsua izan zitekeela animaliak labean lehortzea. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 24. orr.

Nik, ordea, zera ohartarazi nien: ez nengoela inon aurkezteko moduan, esan ziezaietela beren gurasoei. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 206. orr.

Abiatu aurretik, ordea, honakoa ohartarazi zion mutilari: ez zuela hitz egin behar beltzez jantzitako emakumeekin, ezkonduak baitziren. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 129. orr.

Gaztainondoaren kontra sorbalda zikinduko zuela ohartarazi nuen, eta aldendu egin zen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 154. orr.

Mutila inguruan dabilela ohartarazi nahi dizut, besterik ez. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 258. orr.

Hori nuen buruan, Hondarribian lur hartzear geundela ohartarazi zutenean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 222. orr.

Guztiei ohartarazten eta aholkatzen diet, ez ditzatela mespretxa eta juzga arropa leun eta kolorezkoz jantzirik nahiz jan-edari finak hartzen ikusten dituztenak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 155. orr.

Anjel Lertxundik ohartarazten digu, fikziozko itzultzaile baten bidez, euskal hiztegietan -ezagutzen dituen gainerako hiztegietan ez bezala- itzulpen hitza lehenago datorrela orijinal baino. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 246. orr.

-Nire eginbeharra da zuri ohartaraztea Lajosek hona ekarri dituen plana eta asmoa arriskutsuak direla. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 131. orr.

Denon eginbeharra da, era berean, giza eskubideak errespetatzea nahitaezkoa dela ohartaraztea. Berria - Gaiak   2004-01-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adituek ohartarazi (6); arduradunak ohartarazi (5); ari dela ohartarazi (24); ari direla ohartarazi (7); arriskua dagoela ohartarazi (9); arriskuan daudela ohartarazi (8); arriskuaz ohartarazi (45); arriskuez ohartarazi (12); arriskutsua dela ohartarazi (6)

badagoela ohartarazi (5); badaudela ohartarazi (5); beharraz ohartarazi (10)

dagoela ohartarazi (71); daudela ohartarazi (49)

egin dezakeela ohartarazi (10); egin direla ohartarazi (8); egingo duela ohartarazi (11); egingo zutela ohartarazi (6); egon daitezkeela ohartarazi (7); eragin dezakeela ohartarazi (6); eragin ditzakeela ohartarazi (5); erakundeak ohartarazi (10); ez dagoela ohartarazi (8); ez egiteko ohartarazi (6); ezinbestekoa dela ohartarazi (8)

garrantziaz ohartarazi (10); garrantziaz ohartarazi zuen (5); gehiagotan ohartarazi (5); gerta daitekeela ohartarazi (7); gobernuak ohartarazi (6); gobernuari ohartarazi (8); gobernuari ohartarazi zion (6)

honakoa ohartarazi (5)

ibiltzeko ohartarazi (8); izan daitekeela ohartarazi (14); izan daitezkeela ohartarazi (11); izan dela ohartarazi (7); izango dela ohartarazi (23); izango direla ohartarazi (9); izango duela ohartarazi (6)

kalteaz ohartarazi (8)

labek ohartarazi (6); larria dela ohartarazi (9); larriaz ohartarazi (6)

ministroak ohartarazi (5)

nahi duela ohartarazi (6)

ohartarazi bezala (5); ohartarazi digu (11); ohartarazi dit (5); ohartarazi du elak (5); ohartarazi du erredakzioa (11); ohartarazi du labek (5); ohartarazi du nbek (11); ohartarazi du omek (14); ohartarazi duenez (39); ohartarazi dute adituek (12); ohartarazi dute zientzialariek (7); ohartarazi dutenez (22); ohartarazi nau (5); ohartarazi ninduen (8); ohartarazi zidan (15); ohartarazi zigun (8); ohartarazi zuen azkarragak (6); ohartarazi zuen diezek (6); ohartarazi zuen erakundeak (8); ohartarazi zuen sindikatuak (5); ohartarazi zuenez (66)

premiaz ohartarazi (6); presidenteak ohartarazi (12); prest dagoela ohartarazi (6)

sindikatuek ohartarazi (7)

zegoela ohartarazi (16); zera ohartarazi (12)

arriskuaz ohartarazten (14); ohartarazten digu (12); ohartarazten eta aholkatzen (7); ohartarazten gaitu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus