Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohartu, ohart(u), ohartzen 1 da ad adimenaren bidez gauzaren batez jabetu, zerbait ikusi. ik konturatu; erreparatu.

Hura ikustearekin batera ohartu zen zertaz ari ziren. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 10. orr.

Gaur ohartu da zein garrantzitsua den lekukotasunak belaunaldiz belaunaldi hedatzea. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 153. orr.

Ohartu haiz nolako elizak eraikitzen dituzten gaur egun? Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 286. orr.

Berehala ohartu nintzenez, Kristinak eta biok bezain zaila zuten Charlyk eta Ximurrak elkarrekikoa. Ohartu orduko, zerbeza lata bana genuen eskuetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 138. orr.

Irten, eta nire gogoz kontra, ohartu gabe, nahi gabe, hilerrirantz joan nintzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 351. orr.

Ohartu gabe, kale burura heldu ziren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 145. orr.

Segidan utzi zituen aretoak, inor ere ohartu gabe. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 29. orr.

Ohartu ginenerako berandu zen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 42. orr.

Egiaz, Jauna dago hemen eta ni ohartu ez. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 78. orr.

-Haizeak garagar usaina dakar, ohartu zara? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 116. orr.

-Ohartu gara, ohartu gara! -garrasi egin zuten denek batera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 430. orr.

Ilunenak, izan ere, ohartu ere egiten ez garen horiek dira. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 143. orr.

Ohar zaitez nola hor argiro adierazten den izen eratorri guztiok ez zirela agertu Munduaren sortzeaz geroztik baino. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 156. orr.

2 (konpletibo batez)

Ohartu nintzen heriotza barkamena eta bakea dela. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 8. orr.

Ohartu zen nagusia Jauna aldeko zuela Josek eta lagundu egiten ziola, beti, hasitakoa ongi bururatzen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 107. orr.

Paulina begira-begira neukala ohartu nintzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 133. orr.

Egiaz odoletan zegoela ohartu nintzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 209. orr.

Isiltasunean lau begi zelatari zeudela ohartu zen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 32. orr.

Zerbait esaten hasi orduko, sentimenez gainezka zegoela ohartu nintzen. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 106. orr.

Ohartu zara zientifiko batzuk sentimentalak direla? Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 122. orr.

Ordulariari behatuz ohartu zen zilegitzen zitzaien ordu eta erdiko jardunaldia bukatzen zihoakiela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 265. orr.

Bat-batean ohartu zen segada batean harrapatu zutela. Gaztea ohartu zen Kirxak urratsa motelagotu zuela, bera ere horretara gonbidatu nahi balu bezala. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 128. orr.

Zutik jarri eta bere gonak atondu zituenean ohartu zen ni ere han nengoela. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 119. orr.

Manex erretorea ohartu zen hastetik ez nintzela zeremonia alegera horietan batere lasai. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 13. orr.

Jacques, kostata baina, ohartu zen egoera hartan abokatuek ez zutela zer eginik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 237. orr.

Leihoa freskura bila zabaldu zuen baina ohartu zen kanpoan sargoriago zegoela barruan baino. Josu Landa   «Odolbildua» - 90. orr.

Ohartua zen eremu mortu bat zegoela haien eta gainerakoen artean. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 80. orr.

Urteen buruan, gero eta gehiago garela herritarrok, ohartuak garenok, Euskal Herria badela, gure jende kopuru seinalatu bat jokatzen delakotz nazio bat balitz bezala. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 43. orr.

3 (ezezko perpaus batean)

Ez nintzen batere ohartu paretan txolarreak zeudela, justu nire gainean. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 106. orr.

Ez zen ohartu ni han nintzenik, eta gelara igo nintzen arreba agurtu gabe. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 13. orr.

Bera ez zen ohartu han geundenik, eta nik beste aldera begiratu nuen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 141. orr.

4 (osagaia -z atzikiaz)

Alderdi Ederrera iritsi zirenean ohartu zen tamarindoez. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 189. orr.

Menendez ez zen pistolaz ohartu harik eta ustezko lapurra lurrean etzanda ikusi zuen arte. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 124. orr.

-Ez utzi zure beldurraz ohar daitezen. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 191. orr.

Susana begiratu hark adierazten zuenaz ohartu zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 300. orr.

Baina Telleria ez zen horretaz ohartu. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 171. orr.

Gestapoa ohartu zen, ordea, noizbait, apezaren jukutriaz. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 40. orr.

Nire presentziaz ohartu ez balitz bezala izan zen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 284. orr.

Ene trenpu makalaz ohartu zen Martina eta eskua "lasai!" errateko moldean beso gainean pausatu zidan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 36. orr.

Nire bat-bateko zurbilduraz ohartu zen idazle kontsakratua. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 39. orr.

Ordura arte ez zen txikikeria hartaz ohartu ere egin, baina dirurik gabe larri behar zuen inondik ere. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 17. orr.

Irribarre egin du eta berehalakoan ohartu naiz nire xalotasunaz. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 194. orr.

Baina ontziko inor ez da lehorraren hurbilaz ohartu. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 82. orr.

Ohartu San Bonabenturak erabiltzen duen konposizio-baliabideaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 794. orr.

Deusez ohartu orduko, paper guztiak sinatuak zituen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 59. orr.

Ni izan nintzen beharbada haren deserosotasunaz ohartu zen bakarra. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 72. orr.

Ama berehala ohartu zen nire alderdi ilun hartaz. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 146. orr.

Lehenengo abisuaz ez nintzen ohartu ere egin. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 69. orr.

Balantza imintzio zitekeenaz ohartu bide zen Ana, besotik heldu baitzion. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 211. orr.

Azkenik, norbait ohartua erredakzioan duten pagotxaz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 180. orr.

5 (osagaia -i atzikiaz)

Doi-doian ohartu nintzaion ganberaren antolaketari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 171. orr.

Ostiak hain ontsa gorderik etortzen ziren paketetan, non nehor ez baitzen sekula deuseri ohartu. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 100. orr.

Neketan ezagutuko nukeen, ileari ohartu ez banintz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 43. orr.

Ez dakit ama zerbaiti ohartu zenetz baina arratsalde guzia kasik gordea egon nintzen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 35. orr.

Gero ohartu naiz, beti bezala historiaren hatzen gibeletik herrestan, Gaztelako hirian egin izan zen auziaren garrantziari. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 17. orr.

Harrituta zegoen Ruche jauna horri ohartu ez izanaz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 90. orr.

Kikara eta ogi-koskorra esku banatan, haien begiradei ohartu nintzaien, eta hankartera jaitsi nuen nik neurea. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 30. orr.

Mende berean, Allande Oihenart zuberotar jakintsua ohartu zitzaion gaineko bi erresuma puxanten artetik bere sorterriaren batasunari eta finkatu zituen gure nazioaren oinarri historikoak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 61. orr.

Zeri behar nintzateke ohartua? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 101. orr.

· 6 du ad ohartarazi. ik ikusarazi; abisatu.

-Segada bat zen, beraz -ohartu zuen Léak, elkar aditzezko keinu bat eginez Jonathani. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 124. orr.

-Gaur egungo sektetan bezalaxe -ohartu zion, hanpaturik, Léak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 126. orr.

Ohartu beharra daukak hitz horrek erantzunkizuna adierazten duela. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 152. orr.

Urte bereko abenduaren 30eko agirian, berriz, Euskera aldizkariaren gainbeheraz ohartu zuen Luis Villasante euskaltzainburuak. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 183. orr.

Gizonak ohartu behar du, bekatu egiteko batere ohiturarik ez duen agindu batean pentsatzen jartzen denean, ez duela denbora handirik egon beharrik. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 141. orr.

Ohartu behar da, Gure Aita amaitzean, egun batean edo askotan, gauza bera egin behar dela Agurmariarekin, eta gero gainerako otoitzekin. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 145. orr.

· Izadiak, inork ohartu gabe, senar-emazteen arteko batuketa luzatzen du, batuketa horri urtero-urtero zimentarri berriak emanez, gozo eta betebehar sortu berriekin. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 60. orr.

7 ikusi.

Juriskontsultorik gehienek legeari buruz eman dituzten zehaztapenak begiz jotzean, berehalakoan ohartu dugu zehazte horien askieza. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 53. orr.

Ohartzen duzue, Miranderen munduan gabiltzala orobat. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 226. orr.

Ohartuko duzunez, Arrazoimen horrek, berak ez du historiarik, ez dago klase baldintza ideologikoen edo errepresio freudianoen baldintzen pean: purua eta garbia da, lehen Jainkoa bezala. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 136. orr.

Ohar bedi erregela hau oso erabilgarria dela gramatikako beste hainbat tokitan. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 65. orr.

8 (osagaia -i atzikiaz)

Ohartuko zenion albiste horren ondorioari, eta sumatuko duzunez, itzuli nintzenean horra non kanpora aurtikia izana nintzen, egoera hark bere baitan zekarren duintasun guztiaz. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 450. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Hain zuzen ere, estrategia erretorikoen erabilera ohartua erakusten digu, besteak beste, honek guztiak. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 168. orr.

Espiritu ohartuen laketgarri eternala zatekeen horrenbestez haren liburua. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 17. orr.

Era horretara azaldurik, hiztunak, gramatikariek beren analisi ohartuan ez bezala, ez du eragiketa zailik egin behar. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 208. orr.

Lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak), eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 110. orr.

Adibide hori sinpleegia zen: bilaketa-proiektu ohartuago edo ohartu gabeago bat izan ezean [...] ikusmenezko bilaketarik ez dela, ez zuen besterik adierazi nahi. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 59. orr.

10 ez ohartuarena egin

Atea ixten dio, ez-ikusiarena, ez-ohartuarena egiten dio ahal duen guztietan haurraren kanpo-aldetik datorren guztiari. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 191. orr.

Sobakevitx, ez ohartuarena eginez, gainerakoak baino urrunago zegoen plater batera hurbildu zen eta arrain ketu txiki bat hartu zuen sardexkarekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 223. orr.

-Zuk ez ohartuarena egin behar duzu, berari aurrenesku izaten utzi. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 83. orr.

Begirada itsasoan, ez zen ohartu detektibearen etorreraz; edo ez ohartuarena egin zuen, nork jakin. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 168. orr.

-Zure amatxi eta osabak ontsaxko ezagutzen ditut -jarraiki zuen gazteak, bestearen haserreaz eta ustekabeaz ez ohartuarena eginez. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

bat batean ohartu (13); batere ohartu gabe (7); batez ohartu (17); berehala ohartu (148); berehala ohartu nintzen (42); berehala ohartu zen (52); berehalaxe ohartu (25); berehalaxe ohartu nintzen (10); berehalaxe ohartu zen (13); dagoela ohartu (8); denak ohartu (7)

ederki ohartu (6); ez da ohartu (19); ez dira ohartu (13); ez zuela ohartu (8); ezertaz ohartu gabe (9); garrantziaz ohartu (7); geroago ohartu (6); halaxe ohartu (12); halaxe ohartu nintzen (9); harik eta ohartu (7); hartaz ohartu (14); horretaz ohartu (41); horretaz ohartu eta (6); horri ohartu (6)

ia ohartu (20); ia ohartu gabe (13); inor ohartu (28); inor ohartu gabe (12); istantean ohartu (6); kasik ohartu gabe (7); laster ohartu (31); laster ohartu nintzen (8); lehenago ohartu (8); luze gabe ohartu (6); nengoela ohartu (12); nola ohartu (7)

ohartu baino lehen (22); ohartu balitz bezala (6); ohartu bezain laster (12); ohartu da (145); ohartu dira (88); ohartu du (14); ohartu dute (7); ohartu ere gabe (14); ohartu gabe ere (6); ohartu gabean (18); ohartu orduko (37); ohartu zen horretaz (7); ohartu zenean (58); ohartu zenez (8); ohartu zinen (11); ohartu ziren (148); ohartu zirenean (12); ohartu zuen (19); ongi ohartu (10); orain ohartu (17); orain ohartu gara (8); orduan ohartu (48); orduan ohartu zen (21); orduantxe ohartu (18); presentziaz ohartu (7); segituan ohartu (6)

zebilela ohartu (6); zegoela ohartu (69); zegoela ohartu zen (36); zetorrela ohartu (7); zeudela ohartu (19); zeudela ohartu zen (6); zeukala ohartu (15); zeukala ohartu zen (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus