Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinazegarri (orobat oinazgarri g.er.) izond oinazetzen duena.

Galdetzen zion bere buruari nola jasan ote zezaketen bezeroek ahots oinazegarri harekin egitea bidaia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 50. orr.

Tristura oinazegarria xeheki printzatu zitzaion barrenean, harritzar leun artean jausi izango balitz bezala. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 181. orr.

Espetxera sartu aurretik harekin igarotako azken egun oinazegarria gogoratuz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 60. orr.

Horrek halako irudipen asaldagarri bat sortzen zion buruan, eldarniozkoa, oinazegarria, etsai-itxurakoa. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 213. orr.

Eta oinazegarria ez zen heriotza ikustea, bizitza eta heriotza batera ikustea baizik. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 76. orr.

Zuzendari txit agurgarriak bortxatzen banau, trauma oinazgarri baten jabe izan nadin da. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 71. orr.

· 2 (izen soila –on atzizkiaren eskuinean)

Horratx amodioaren zoraldi betea, zeinaren bortiztasunak bere burua baitu galtzen eta gogoa eramaten etsi gaitzeko eginbidetara hain sarri nola zerupeko edozein pairamen izaki gaixoon oinazegarri. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus