Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okada 1 iz oka egitea; oka egiten dena. ik gorako; goitika 2; goitiko.

Eztula eta okadak entzun dira. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 209. orr.

Estreinako okada sukaldeko mahai gainera jaurti zuen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 205. orr.

Bezperako okaden arrasto likitsak zituen gorputzean, iraganeko gainerako arrastoak bezala ezabatu nahi zituenak. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 210. orr.

Neufchatel, limbourg, marolles, pont-l'évêque gazta karratuek beren nota zoli berezia ipintzen zuten musikazko esaldi latz okadarainoko hartan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 324. orr.

2 oka egiteko gogoa. ik okagura; goragale.

Aire pixka baten bila irtengo naiz, okadak sentitzen ditut eta. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 82. orr.

Tratamenduan direnei kimioterapiak eragiten dizkien okadak kentzeko. Berria - Euskal Herria   2004-12-15

“Leçons d'abîm” hartzea tokatzen zaidak -esan zuen okada pasatu zitzaionean-. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 128. orr.

Okada ekarri zion pentsamenduak ahora. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 74. orr.

Gutariko askok zorabioak, okadak, eztula eta enparauak izaten ditugu. Berria - Euskal Herria   2004-07-15

3 (hitz elkartuetan)

Orduan, bere atzean okada-hots bitxi batek kolpean birarazi zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 175. orr.

4 irud/hed

Eta iragartzen dizuet [...] zuen bekatuen okadara itzultzen bazarete, izurriteak berriro etorriko direla, zigorra bikoiztu egingo dela eta are handiagoa izango dela zuen kontrako Jaunaren haserrea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 794. orr.

Baina jakin ezazu gaitz larriagoak jasango dituzula, berriro bekatuaren okadara itzultzen bazara. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 306. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Ur okadak estolda orotatik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 179. orr.

Funts gabeko barre ozena, aho bete barre, zerebro hustuaren barre okada.. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekatuaren okadara (4); bekatuaren okadara itzultzen (3); bekatuen okadara itzultzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus