Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oldarka [27 agerraldi, 19 liburutan] 1 adlag oldarrean. ik oldar 5; oldeka.

Berrikitan, Parisko jendeak Bastilla oldarka hartu eta hango presoak askatu ditu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 19. orr.

Baina odolaren deia entzuten zuen, oihuka eta oldarka. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 198. orr.

Boxeoa: bi gizon txiki, txikiaren txikiz epaileari bularreraino baino heltzen ez zaizkionak, elkarri inguruka, oldarka, erasoka ari dira. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 102. orr.

Bakar-bakarrik nengoen, baina hirirantz oldarka doan jende aldra baten gisa nindoan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 106. orr.

Gehiago erranen nion, urtetan erran gogo nizkion guztiak etorri baitzitzaizkidan oldarka gogora. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 290. orr.

Eta zera gehitu zuen oldarka: [...]. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 284. orr.

Barnean zintudan, ni, berriz, kanpotik nenbilen zure bila; eta ni, itxuragabe hau, zuk egindako edertasunetan oldarka sartzen nintzen zure bila. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 250. orr.

Buru barneko mamurik beltzenak oldarka, negar-megar isil batean egin nuen puska luzea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 274. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zutaz ari naizela dirudi, hala jokatu izan baituzu beti, hitz-oldarka. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 296. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus