Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

olerki [733 agerraldi, 74 liburu eta 246 artikulutan] 1 iz poesia-lana, lerro sailetan egiten dena. ik poesia; poema.

Lizardiren olerki bateko lehenengo perpausa den "Bihotzean min dut, min etsia, negar isila darion mina" esaldia. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 166. orr.

Emily Dickinsonen olerki guziak musikalak direla eta hark aspaldi soinuratu zuela bat. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 126. orr.

"Ahotsak hautsiz" zeritzan olerki baten pasarte soil bat irakurri nion. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 97. orr.

Olerkiak esateko edo irakurtzeko beste modu bat. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 328. orr.

-Marie-Noëlle-en olerki ainitz itzuli ditut. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 42. orr.

Poetak olerkiak idazten dizkio, egunero bat behintzat, bere maiteari. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 193. orr.

Gerora, egun batez, emazteak koadernora aldatutako olerki hura aurkituko zuen: "Bi herrialde besterik ez dago: sasoian daudenena eta gaixoena". Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 80. orr.

Errimarik gabeko olerki haietan, bihotz taupaden etorriaz idatziak, mundu oso batek zirakien, samurtasunezko unibertso ezin handiago batek. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 63. orr.

Maitasunezko olerkiak baino zerbait gehiago. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 57. orr.

Gabriel Celayaren olerki guztien bilduma osatu dute. Berria - Kultura   2004-04-17

2 (izenondoekin)

Olerki neurtuek diziplina eta logika handia eskatzen dute, idazteko metodo jakin bat... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 297. orr.

Ez ote dira ohartu olerki epiko gehienetan galtzalea dela ohoratzen. Herria   2001-01-11

Lizardiz eta bere olerki gailenetako batez: "Asaba zârren baratza". Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 129. orr.

Rap erritmoz egindako olerki zoragarria. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 100. orr.

Ongi irakurtua baitzuten "La Chanson de Roland" Erdi Aroko olerki ederra, nahi zuten jakin noraino adi zitekeen Ibañetatik igorri adar deia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 211. orr.

Nire olerki kutunetako bat irakurri nuen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 199. orr.

Horiek oro, Zendako ote? galdatu zuen Migel Unamunokoak, Espainiak atzerriratu zuelarik eta, Biriatuko oroitarriaren aitzinean gogoetaturik, gaztelaniazko ¿Para qué? olerki hunkigarria asmatu zuelarik. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 117. orr.

Olerki jostakinak ere, zenbaitzu. Herria   2003-10-23

Begira, hementxe, Seoanen, bada idazle bat, oso olerki politak idatzi dituena, Os Eidos du izena bere liburu batek. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 5. orr.

Nik neuk ere olerki labur bat irakurri dut, euskaraz eta gaztelaniaz. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 43. orr.

Olerki libroa estimatzen da, bena ez saristatzen. Herria   2004-05-06

Olerki budistetan oinarritutako obra bi dira. Berria - Kultura   2004-04-27

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inoiz ez zuen haren olerki lerro bakar bat irakurri. 12-tan "Hatsaren Poesia 2004" deitu Olerki bildumaren aurkezpena. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 191. orr.

Parisen Lizeoetako gazteek egindako olerki-lehiaketako sarien banaketara gonbidatu ninduten. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 83. orr.

Felipe Arrese Beitia olerki-saria: saria eman gabe geratu da. Herria   2005-12-29

Malaye Djeziri-ren olerki-liburua zen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 38. orr.

Gazterik hil bazen ere [...] seiehun prentsa-artikulu, hogeita hamahiru olerki-sorta eta hamalau liburu idatzi zituen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 319. orr.

Iluntzean olerki emanaldi bat dago, denontzat irekia. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 306. orr.

4etan olerki-saioa Senpere-Oxtikenean. Herria   2005-07-28

Izanen da ere bertzalde kantaldi, kontzertu, olerki irakurketa... Herria   2005-02-24

Lau olerki-esatariek elkarri txanda hartzen diote. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 193. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri antzerkia, pastoralak, dekorazio-olerki gehienak eta kantutegi zaharra zein gaur egungoa, berriz, belarriz jasotzekoak badira ere, idatziz sortuak dira gehienak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 16. orr.

Azkuek bildutako herri olerkietan. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 36. orr.

Ormazabalen ume olerkietan ere, hitz bikoitz "berriak" topatzen ditugu han-hemenka. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 37. orr.

Trebatua naiz ziri-olerkietan ere. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 227. orr.

Horrexegatik bilakatu zen, beharbada, errealismo poetikoaren zinema-olerki fatalisten galai. Berria - Kultura   2004-05-16

Urtetik urtera ere zonbait eskoletako haurrek talde-olerki batzu liburuan ezartzeko moldatzen dituzte. Herria   2003-04-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus