Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

olgeta 1 iz olgatzea, atsegin hartzea, jostatzea, jolastea. ik olgantza; parranda.

Senargaietara aritzea jaioterriko ume guztiek egindako olgeta zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 28. orr.

Niri iruditzen zait olgeta hauek hotzak eta gatzik gabeak bihurtzen direla, geure burua jantzi ahala deboziogai horien ezerezaz jabetzen garenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

Itsastarra zen eta bere txikitako olgeten lekua izan zen itsas portura itzuli zen Andres Untzain, hiltzera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.

Ondotxo genekien bukatu zirela, behingoz, olgetak eta ameskeriazko jolasak, kito betiko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Gure arteko jolasek ez ziguten hasierako zirrara hura eragiten eta, elkar maite genuen arren, beste olgeta batzuetara jotzen genuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 73. orr.

Eskuaz laztantzen nuela olgeta atseginean eguzkiak belztutako izter gihartsu eta bilo horidun haien azal leun eta otzana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 168. orr.

Kondoia, horren ostean etorriko diren olgetetarako...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 104. orr.

Eta era honetako olgetetan jardun nahi duzunean, Eugeni, baztertu azidoak: hemorroideak handitzen dituzte eta sarketa mingarri bihurtzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Ez nekien zergatia, baina Danel jolasean ari zen gurekin, hain gustukoak zituen olgeta haietariko bat baliaturik, gu barregarri uzteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohea, beraz, olgeta lekua izan zen haientzat luzaroan; hara eramaten zituzten jostailuak, han jaten zituzten lapurtutako azenario eta arbiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

Zer izango itsasontzia eta, nola esango nuke, olgeta-areto flotagarri bat edo horrelako zerbait zen, txanpon-makinetan jokatu, pantaila erraldoian telebista ikusi edo dantzan ibiltzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Lehenik, olgeta elkarteek, herri elkarteek, 20an danborradarik ez jotzea erabaki zuten -25era aldatu zuten-, maisu zenduaren omenaldi gisa.  Askoren artean   «Rataplan» - 77. orr.

Bestea, espaloi ertzetik, lagunaren zakarkeriak batzuetan oina errepidera aterarazten ziola, olgeta-aurpegiz zetorren entzuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.

Baina olgeta adierazpen bat zerabilen aurpegian ñirñirka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 254. orr.

Diru mordoa xahutu nuen zulo horretan, baina ez zitzaidan axola, olgeta-antropologia praktikatzeko aukera ezin hobea eskaintzen baitzidan, eta, gainera, bertan zerbitzatzen zuten whiskya ez baitzen batere makala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

3 olgetan adlag olgatzen, jostatzen, jolasean; txantetan.

Gerran olgetan nekatzen ginenean, ez dakit zenbat bider hil eta gero, orduan ahoz gora etzaten ginen, landabideren batean edo nasako harlauzen gainean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 54. orr.

Ohean etzanda, Juliaren berna luze biluzia Eñauten inguruan korapilatzen zen suge leun eta zuri baten antzera, esku batez bularreko ile izerditsuetan olgetan entretenitzen zen bitartean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 167. orr.

Dingilizka zegoen letrerotxoarekin olgetan ari zen Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

Garbitzailearen izena Kedar zen, eta, egun batean, putzuaren inguruan olgetan ari zirela, Malcolm bertara jausi eta ito egingo zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.

Eta geroz eta gogo handiagoz abiatu ohi zen kalera olgetan, handik edo hemendik saltsa-maltsaren batean ikusiko zuelakoan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

Aurrealdeko etxeko eskaileretan noiz olgetan noiz borrokan zebilen deabrutxo-talde baten garrasiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Gintonikaren izotzekin olgetan hasi da.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 73. orr.

Herbie beste emakumeren batekin olgetan ibil zitekeela pentsatze hutsak, berriz, sutan jartzen zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.

Eskain zakizkio oso-osorik zurekin olgetan ari den libertinoari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 176. orr.

-Honek elefanteen hilerria dirudi -esan zion olgetan Lucyk aitari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.

-Kanta hau ez al dugu lehentxeago ere entzun? -galdetzen zidan olgetan Silbiak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.

Eta zuk, Lezo, zer egingo duzu? -galdetzen zioten irrikan orduan olgetan-benetan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 16. orr.

Benetako gauzak olgetan bakarrik esanak izan daitezen lortzen du umorismoak, eta olgetakoak benetan hartuak izatea galarazten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olgetan ari (5); olgetan hasi (4); olgetan ibili (3); olgetan zebilen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus