Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oliadura (orobat oliodura g.er.) 1 iz Elizaren sakramentua, hiltzeko zorian daudenak olio santuaz gantzutzean datzana.

Eri zenbait lagunduak izan ziren block-etan beste batzuk atsoluzione laster batekin egon behar, eta zenbait aldiz oliadura lasterrago batekin. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 100. orr.

Marburyk kontatzen du noble ingeles bati oliadura eman ondoren ohartu zirela olioa behar bezala sagaratu gabea zela eta besterik ez zegoela eskuratzerik. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 211. orr.

Bitxia da gaixo honi gertatzen zaiona, larunbatean gaixoen oliadura jaso zuen eta lau egun geroago senda-agiria ematen diote. Berria - Mundua   2004-12-23

Kontutan hartzekoak dira baita ere aitortzaren eta oliadurako sakramentuaren aipamen garbiak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 17. orr.

2 azken oliadura oliadura.

Azken oliaduraren erritoa hiltzeko zorian den norbaiten gorputzeko alde batzuk Apezpiku batek sagaratutako olioz ukitzean datza. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 211. orr.

Hirugarren egunean azken oliadura eman zioten. Kofesatu nintzen, komuniatu ninduen, eta azken oliadura eman. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus