Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

olinpiada (67 agerraldi, 12 liburu eta 22 artikulutan; orobat olimpiada g.er.) 1 iz pl olinpiar jokoak. ik olinpiar 3.

Nork irabaziko duen hurrengo Olinpiadetako ehun metroak, eta maratoia. Iban Zaldua   «Traizioak» - 35. orr.

Olinpiadetako ehun metroko lasterketa balitz bezala geunden gu denok, arnasari eutsiz, hura dena nola bukatuko. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 215. orr.

Olinpiadetan ederki aritu dira hedabide abertzaleak Espainia ordezkatu duten euskal kirolarien lana goraipatzen. Berria - Kirola   2004-09-02

Lau olinpiadatan jarraian egotea marka bikaina da, baina Telleriari ez dio loa kentzen. Berria - Kirola   2004-04-18

Egunen batean olinpiadetako domina bat irabaztea gustatuko litzaidake. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 138. orr.

Olinpiadetako dominadunak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 151. orr.

Neguko Olinpiadetako urrezko domina eskuratzetik gertu zegoen, bada, Sven Malysen. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 31. orr.

Olinpiadetako citius, altius, fortius haren antzera, "gero eta luzeago" izan liteke hemengoetako goiburua. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 64. orr.

2 sing

Olinpiadara joatekoa den selekzio nazionalean egon nahi du. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 280. orr.

Oroitzen nuen Bartzelona ere oso desberdina zen, olinpiada baino lehenago izan bainintzen hemen azkenekoz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 69. orr.

3 (hitz edlkartuetan)

Telebistako olinpiada-emanaldian hipika emango zutela pentsatu zuen. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 60. orr.

4 irud/hed

Euskal herri kiroletako olinpiada izan ohi da Herrialdeetako Txapelketa, eta irabazten duena, olinpiarra dela esatea ez da gehiegikeria. Berria - Kirola   2004-08-22

30 aldiz irabazi du Arraunaren Olinpiada deituriko proba. Berria - Kirola   2004-09-04

Gazte Topaguneak Gazte Olinpiadak antolatu ditu parte-hartzea sustatzeko. Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Hilabeteotan Euskal Herriko herri eta auzo ugaritan egin diren gazte olinpiadetako finala jokatuko da larunbat eguerdian. Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Goizean hasi eta ilundu arte, Gaztetxe Egunean antzerkia, herri olinpiadak, erakusketak, bazkaria, parodiak, [...] izan ziren bost gunetan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 119. orr.

Ondoren, besteak beste, Eskolak euskaldundu behar du erakusketa eta ikasle olinpiadak izan ziren. Berria - Euskal Herria   2004-11-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arraunaren olinpiada (3)

gazte olinpiadak (6); olinpiadak ikusi (3)

gazte olinpiadetako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus