Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ondu, on(du), ontzen (orobat ontu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian ondu agertzen da) 1 da/du ad on bihurtu. ik hobetu.

Txarragoak ontzen du txarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.

Hau dio Jaunak: "Nik ontzen dut ur hau; aurrerantzean ez du ekarriko heriotzarik, ez agortasunik".  Elizen arteko biblia   2 Erg 2,21

Mendi-bideotako lokatz lohi eta basak lehortuko zirela esateko orduan ere, Santio sasoia seinalatzen zuten: Santixautarako biderik txarrena be onduko da bai!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 293. orr.

Txiste nahiz kontakizun txarren bat ondu, edo ona hobetzeko asmotan esan ohi dugu benetan gertatua dela han kontatzen dena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 179. orr.

Jakina da denboran pentsatzeak zenbat ontzen duen, zenbat edertzen duen bizialdi bat: orduan batek zenbat lezakeen! (orduan bai, bizi nintzen!; orduan bai ederki!).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

San Antoniok ondu zaitzala esanez, ume nahiz abere, etxeko denei zirtatzen zitzaien gurutze bat eginez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

Ontzen, zintzotzen, duintzen, koherentetzen eta gajo-gizajotzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Giza izaera, adiskideak, hain da ankerra non geure zitalkeriaz ohartzen garenean ere ez garen ontzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 89. orr.

Baina denborak dena sendatzen du, dena usteltzen eta ontzen du, eta denborarekin Joxe "Joxe zena" bihurtzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 100. orr.

2 lurraz mintzatuz, ongarritu.

Lurraren ontzeko gisua behar zutela hedatu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.

Lur berri egiteko eta ongailuz ontzeko ere bai.  Herria   2005-05-05

Egiazko onkailuan, izenak berak manatzen duen bezala, lurra ontu behar bailuke eta ez funditu!  Herria   2004-05-27

3 fruituez, belarraz eta kidekoez mintzatuz, heldu, umotu.

Kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak.      - 0. orr.

Rhin ibaira goiti eta beheiti ari den bidearen bazterrean gereziak onduxeak dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

Gure barrutietan belarra eguzkitan ontzen den bezala, lizar-hostoa ontzen omen zuten haiek, eta saroe eta bordetan gorde, neguan aziendak gozatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Horra hor hurritza, berriz ere, biziaren ziklo harrigarri horren amaieran, hiru bider hirutan biribildua, bederatzi hilabete luzetan ondu eta umotua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

Uzta ontzeko eta orohar nekazalkorako haize hau baita hoberena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Ezen ez da ontasun horietarik bihi bat, zerbait ments ez duenik, erraten den bezala: ondu batentzat beti bi gordin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Plazaren bertze muturrean, Larrea, gerezi ondu bat bezain gorriturik, ahakarrean denei: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

Autobus mendabelar batera igo nintzen, non mugitzen baitziren bezeroak gazta onduegi batean harrak bezala.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 229. orr.

Greccioko belar onduaren mirarizko indarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Kosta aldean, eta belardi eta pentzeetatik belar ondua bildu nahi duenarentzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

Ezkaratzean, arto txurikinez eta belar onduzko ohea, gau hori hantxe egin zezan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Ahuntzak belarra baino lehen jaten zuela lizar-hosto ondua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

5 (ardoaz eta kidekoez mintzatuz)

Ardo gaztea, ondua baino hobea.  Berria - Kirola   2004-10-21

Kortxoa atera dio sotoan zeukan ardorik onduenari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Musika horri lotuta beste milaka batzuk daude, norberarekin bat egiten dutenak, norberaren tamainara egokitzen direnak, ondutako ardoa botilaren hutsari bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 293. orr.

Ondutako ardoen salmentak, ostera, igo egin ziren iaz; %5,85 hain zuzen, eta 87,5 milioi eurora iritsi dira.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Haren gerri bueltak ez zion bourbona ontzeko upel haietako bati inolako inbidiarik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.

6 irud/hed

-Ja, baldintzak ez daudela onduak esanen didak...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 278. orr.

XIX. mendearen erdi aldera, mikroskopio optikoa hain ondu zen, non zelularen hainbat egituraren berri eman baitzigun.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Izpiritu espainola ondua zegoen, feniziar, greko, erromatarrek han desenbarkatu baino lehen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 274. orr.

7 janariez mintzatuz, prestatu; bereziki, hura gozatzeko gaiak ezarri. ik maneatu1.

Olaren aterpean, Joanesek gasna biziki eztiak ontzen zituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 128. orr.

Landare produktuak, ozpinetan onduak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Eguerdiko saldaren ontzeko baratzekiak bipiltzeari ekinez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 176. orr.

Azafraiz ondutako risottoarekin eta gremolatarekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

[Hurrak], intxaur eta gaztainekin batera, zenbat afari-merienda ondu ote dituzte hiru emari hauek!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

8 irud/hed

Blusa pixka bat irekitzen zitzaionean, bi zuritasunen artetik bizitza arnasa bat ateratzen zela ikusi uste zuen, [...] merkatuak uztailaren gaualdi sargorietan izaten duen kirats tanta batez ondua zegoena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Lakuaren ondoko bazterrak ikusmiratzen, oso politak baitziren uda parte hartan, argi biziz onduak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.

Usadio asko eta bitxiak, arrenez eta eskariz onduak, hortik nahi baitzen eguraldiaren babesa ziurtatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Frantziak [...] Prusia gaiztoa gaztigatu ahal izan zuen eta hark egin aspaldiko zauri samina sendatu, Alsazia maitea berreskuratzearekin eta, gainera, bere Afrikako inperioa etsaiaren hondarkinez ontzearekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

9 haragiaz eta arrainaz mintzatuz, luzaz irauteko eran prestatu. ik gazitu.

Orobat kondatu zidan bere zahartzaroa eta nola azken bidaia batean abiatu zen, itsasoa zer den, ez gatzez onduriko okelarik jaten, ez arraunaren berririk ez dakiten gizonetara iristeko xedeak bultzaturik, Ulises bezala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 125. orr.

Ez nikek harra egiten zaion gatzez ondutako janaririk nahi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.

Urtero, Pazkoaz, Burtonen baleontzia pasatzen zen munduaren berri eta mantenugaiak ekartzera, eta guk ontzen genuen urdai ketu apurra kargatzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Kabiar gazitua, sardinzar ketuak, gazta, mihi ketuak eta gaizkata-bizkar onduak, dendetatik ekarria hori guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Bitarte hartan, gaizkata-xerra onduak jan zituzten, eta arratsaldeko bostak aldera eseri ziren mahaira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.

10 larruaz mintzatuz, ustel ez dadin, hartako gaiez prestatu.

Larru onduak jotzen eta kolpatzen zituzten, zirti-zarta, uda eta negu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Zaila litzateke aurkitzea beste inor hark adina gari zuenik [...] eta biltegietan, aletegietan eta idortegietan hark beste oihal, ehun, ardi-larru ondu zein ondugabe, arrain gazitu, barazki eta ehizaki zuenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Deusengatik ez, erronka egiteagatik, larru onduaren gainean harramazka baten arrosa kolore absurdoa agertarazteagatik: munduaren absurdotasunarekin jolas egiteagatik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.

11 literatura- edo musika-lan bat egin, sortu.

Homerok Odisea ondu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 127. orr.

Antonio Machadok ere ondu zuen poema xarmagarri horietako bat, eulien ohoretan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 120. orr.

Bihotzean min du Lizardi poetak, eta hileta-eresia ondu du, amona zenaren ehortz-egunean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 113. orr.

Luze ondua zuela kakofoniaren eta kaosaren posibilitateak infinituraino zabaltzeko gauza zirudien poema bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 164. orr.

Lauko adina teorema ondu zituen Al Khaiamek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

Bertsolariek diskurtso-atalak ontzen ari direnean, hau da, bertsotan ari direnean, [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

1991n, Klasikoak sorta abiatu zelarik, latinetik euskaraturik, ondu nuen, Tomas Mororen Utopia liburua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 43. orr.

Latinetik erdararako itzulpenak ontzeko, hiztegi mardulak eskumenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

Abeli buruzko txosten bat ondu zuen azkenean Augustin Cauchyk.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Han inprimatu baitziren Frantzian ondutako lehenengo liburuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Historiako lehen entziklopedia filosofikoa eta zientifikoa ismaeldarrek ondua da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.

Aiton-amon xaharrenen intentzio sanoenak ezagutu ditut atsotitz ongi ondu horietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Idazki "perfektoa" da, hain zuzen, tasun delikatu horiez ondua baita, errazen higatzen dena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

Hala dio behintzat haren seme salduak, galeretan buruz ontzen ari den aitaren kontrako bertsoetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.

Raimundo Sarriegi, musikari herrena [...] Donostiako Martxa eta zortziko zoragarriak ondu zituena.  Askoren artean   «Rataplan» - 92. orr.

Sarriegik bi pieza ondu zituen, "Euskal-Billera" eta "Sporti-Clay" izenekoak, izen bereko erakundeentzat.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Inork entzungo ez zituen hil eresi batzuk ondu eta irakurleen eta neronen onerako sekula inprimatuko ez diren neurtitzak idatzi ondoren.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

12 irud/hed

Bazuen sekretu bat beira koloretuentzat, eta guztiz itxura ederreko xafla nabarrak ontzen zekien.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Hamar minutuan plana ondurik neukan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Stampe-k ondu duen teoriaren bertsio modernoan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.

Aurrean, nolanahi ere, Iraultzak ondu nahi zuena: estatu nazional edo bakarraren gogoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Hala, apurka-apurka joan ziren onduz genetika klasikoaren eta mekanika kromosomatikoaren legeak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

Bere koadernoko orrien barruan sartuta zeukan gizon mordoxka hark ondua zen Greziako matematika!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Gabon-afarirako egitaraua ondu berria zuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Geometria zaharrari aljebraren aberastasun berriak eskaintzeko ondu zuen Fermatek bere sistema.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.

Kapital txiki bat biltzen dute apurka-apurka, beren zoria besteen kontura ondurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 354. orr.

Gabon-afarirako egitaraua ondu berria zuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

13 kirol markez eta kidekoez mintzatuz, hautsi, gainditu.

-Zure marka guztiak onduko dituzu gaur, Mentxu...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 13. orr.

Qi Huiren marka berdintzea lortu zuen Amanda Beardek 2003n, baina atzokoan Jonesek ondu egin zuen.  Berria - Kirola   2004-07-11

19 aldiz ondu du munduko marka.  Berria - Kirola   2006-03-10

Bodrogik orduaren marka ondu nahi du denboraldia amaituta.  Berria - Kirola   2006-04-12

15 urterekin, bera da munduko errekorra ondu duen igerilaririk gazteena.  Berria - Kirola   2004-08-10

100 euro, ezetz larunbatean Realak Eibarrek gaur atzokoz lortuko duen emaitza onduko.  Berria - Kirola   2004-01-08

Atleta kenyarrak lasterketa bikaina egin eta lasterketako denbora ondu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-28

14 azak ontzeko hori gutxi balitz bezala.

Eta, azen ontzeko, maizterrak izan gara beti, lehen ere aipatu dudan bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus