Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ongietorri (orobat ongi etorri; Hiztegi Batuan, izen gisa ongietorri agertzen da) iz

Oniasek ongi etorri handia egin zion zuen mezulariari. Elizen arteko biblia   1 M 12,8

Alta, etxera itzuliz ere, pentsatzekoa zen, ez zidatela hain segur, ongi-etorri hoberena eginen. "Herria" honetarik ongi etorri bero eta amultsua eskaintzen diot "Berria" egunkari berriari. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 139. orr.

"Hau duk ongi etorria, hau!", esan zuten haiek. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 414. orr.

Ongi etorria izan bedi eta gizakiak onartua. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 114. orr.

Lagunek ongi etorria eman ziguten, eta negar egin zuten bizia galdu zutenengatik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 57. orr.

Baina ez zuen pentsatzen zuenik esan; gorde egin zuen barreneko azalean, eta aurpegi arraiz, hitzik gozoenez, ongi etorria eman zion. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 122. orr.

Hartze duten ongi etorria egin nahi diegu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 218. orr.

1933ko udazkenean, Luhusoko herrian, egin zen urteko bilkuran ongi etorria egin zieten euskaltzale zaharrek. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 131. orr.

Buruak etorri berriengana itzuli ziren eta irri firfira batez egin zieten ongi etorria. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 277. orr.

Jesus itzuli zenean, jendeak ongi etorria egin zion, denak haren zain baitzeuden. Elizen arteko biblia   Lk 8,40

Ongietorriko omenaldia egin ziguten egunean bertan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus