Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontzitegi (orobat untzitegi) 1 iz ontziola.

Babilonian mila ontzirentzako portua eginarazi zuen, eta ontzitegiak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 38. orr.

Itsaso hori arakatzera joan zen, Indietakoa arakatu zuen bezala; Babilonian mila ontzirentzako portua eginarazi zuen, eta ontzitegiak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 38. orr.

Kezka handitu egin zen Bilboko ontzitegi nagusiaren greba zela eta: gu ez geunden borroka hartan, eta horrek bigarren mailan uzten gintuen gizartearen aurrean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 397. orr.

Toshiroz hitz egin dut, eta orain non ote dagoen galdetu diot neure buruari, Osakan jarraitzen ote duen ontzitegietan lanean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 394. orr.

Entzutetsuak ziren Riobo ontzitegiko txalupak. Berria - Kirola   2004-08-07

2 ontzien apalategia.

Ontzitegira joan, ireki, pitxar bete ur hartu eta burutik behera hustu du, lasai-lasai. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 51. orr.

Jeleen ontzitegia iraulita zegoen, eta barruko guztia pilatuta zegoen beheko apalaren ertz batean. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 41. orr.

Izkinako ontzitegitik edalontzi batzuk ateratzen ari zen bitartean. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 278. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus