Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onuragarri 1 izond onura dakarrena. ik probetxugarri; onuratsu; mesedegarri.

Obra onuragarri, santu eta zuzenak egiten zituztela jakin arren, ez ziren gai inola ere haietaz harrotzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 201. orr.

Alderdi onuragarri eta kaltegarriak izango ditu, nolanahi ere, fenomeno horrek. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 105. orr.

Metodo kaltegarri batek instituzio onuragarri bat usteldu du. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Ordutik aurrera, ez bekio zilegi izan monasteriotik kanpora ateratzea, motibo onuragarri, arrazoizko, ageriko eta onargarriagatik ez bada. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1177. orr.

Bizia berreskuratu zuten zaharrak eta gazteak ur onuragarri haiek edanda. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 291. orr.

Eskatu aholkua jende zuhurrari eta ez mesprezatu aholku onuragarria. Elizen arteko biblia   Tb 4,18

Ezagutza hauen zati bat, aspalditik da konfiantzaren jabe, eta horren bidez itxaropen onuragarria iragartzen du besteentzat ere, hauek izaera erabat ezberdinekoak diren arren. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 33. orr.

2.000 libra inguru batzea lortu ondoren, alde egin omen zuen promotoreak; jakina, horixe bai ekimen onuragarria! Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 232. orr.

Borrokaldi bat izan omen zen soldadu siberiarren eta tatariarren artean [...] borrokaldi ez oso onuragarria errusiarrentzat. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 189. orr.

Motorrek ez dute lan onuragarri bihurtzen erregai guztia; motorraren energia kimikoaren parte bat -parte handia, proportzioan- bero bihurtzen da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 57. orr.

Hori are bitxiagoa zen, kontuan izanik, liskarrak, etxe-aldaketak eta harreman onuragarriagoen balizko ahalbideak bitarteko, taldekideak etengabe berritzen zirela. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 164. orr.

2 (hitz soila izan -da ad- eta kideko aditzekin)

Gizakia Jainkoarentzat izaten ote onuragarri? zentzu onekoa bere buruarentzat da onuragarri! Elizen arteko biblia   Jb 22,2

Zilegi ez denik ez da egin behar, nahi bezain onuragarri eta betegarri izanik ere eta bizia bera horretan balitz ere. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 152. orr.

Dohain eta kontra-dohain horiek [...] modu berean gertatzen zaizkie onuragarri jarduera horretan parte hartzen dutenei. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 18. orr.

Harremanik izanez gero, aberatsenak hartu adiskidetzat: agian, onuragarri izango zaizkik egunen batean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 328. orr.

Nehork ez dio, beraz, onuragarri zaionari, hots, bere izana atxikitzeko gurariari uko egiten. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 419. orr.

Teknikariaren mania ei da, Hannaren ustez, Kreazioa onuragarri bihurtzea. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 256. orr.

Onuragarri iruditu zaigu gure lanak atariko liburu batez hastea: Zuzenbidea eta legeak orokorrean. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 139. orr.

Diruaren asmakuntza, zalantzarik gabe, onuragarri gertatu zen jaulki zuten gobernuen mendekoentzat. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 78. orr.

· Esango nuke onuragarriago gerta lekigukeela silabatzea kontzeptuari eustea. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 135. orr.

Ezer ez da onuragarriago gizakiarentzat gizakia bera baino. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 17. orr.

3 (hitz mugatua izan -da ad- eta kideko aditzekin)

Hurren azala, ur irakinetan egosita, pixa errazteko onuragarria da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 313. orr.

Onuragarria al zen nekazariak erostea beste leku batera aldatzeko? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 227. orr.

Itsaso honetara abiatzera ausartu aurretik, ordea, onuragarria izango da lehenago uztera goazen lurraldearen mapari so egitea. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 123. orr.

Zein emankorrak eta onuragarriak diren etxaldeko lanak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 528. orr.

Gizakiak, Arrazoiaren gidaritzapean bizi direnez, gizakiarentzat onuragarrienak dira. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 443. orr.

Jesusen Bihotzean zuen sinesmen handia, debozio katoliko guztietan onuragarriena zela uste baitzuen, eta onartzen zituen sakramentuak ere. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 233. orr.

Gazte-gaztetandik neure kontura bizitzen ohituta, onuragarria gertatu zitzaidan bizimodu berria. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 285. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus