Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

opor 1 iz ikasleak edo langileak izaten dituzten atseden egunak edo atseden garaia. ik oporraldi.

Edozein tarte libre edo opor baliatzen nuela irakurtzeko eta ikasteko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 101. orr.

"Zer moduz oporrak?", entzun nuen aurikularrean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 42. orr.

Har itzak opor batzuk. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 279. orr.

Oporrak eskatu zituen bere nagusiari. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 41. orr.

Hasieran alabak hiritik etxera etortzen ziren oporrak pasatzera. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 36. orr.

Nik bezala, oporrak Zeanurin ematen zituen, gurasoekin. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 44. orr.

Oporrak hasteko egun bakarra falta zela esan zidan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 33. orr.

Marcel ere itzultzearen alde, oporrak bukatzen ari zitzaizkiola-eta. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 76. orr.

Oporrak behar dituk hik. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 184. orr.

Eskerrak laster diren oporrak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 25. orr.

Harritu egiten ninduen gure arte-jakitun paper-kalkatzaileak, eguzki-galdatan lan egin eta lan horretan bere opor eta aurrezki guztiak xahutzeko gauza baitzen, inork deszifra ezin dezakeen hieroglifiko-mordoa etxera eramatearren. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 61. orr.

John William Hughes zuen hain zuzen ere adiskide zaharrenetako bat (ez da benetako izena), Londresko oihal saltzailea bera, inguru hartan oporretako etxe bat zuena. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 148. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bai opor onak orain dela bi urtekoak... Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 89. orr.

Udako opor lasai haiek pasatutakoan, lau lagunok berriro elkartu ginen pisuan. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 130. orr.

Gorrotoago zituen udako oporrak urteko beste edozein garai baino. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 7. orr.

Udako oporretan Egiptora joaten gastatuko dugu urrea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 12. orr.

Pazko asteko oporrak pasatu eta lehenengo larunbatean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 244. orr.

Eguberrietako opor haiek bukatu arteko denbora guztian. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 194. orr.

Bere buruari galdetzen zion eskolako oporrak zergatik luzatzen ote ziren horrenbeste. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 68. orr.

Aste Santuko opor laburretan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 196. orr.

Laster etorri ziren azterketak, eta opor laburrak hartu nituen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 175. orr.

Bere opor luzeetako aste bat. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 66. orr.

Opor politak izango dira, gero! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 177. orr.

Aitak han zerbitzatzen zuen bere opor ordainduetan. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 31. orr.

· Espezialistak opor ongi merezietan zeuzkatela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 269. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gerra gori-gorian zegoen eta ez nuen semea ezagutzeko pare bat egunetako opor-baimenik lortzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 141. orr.

Ni eta Greta opor-etxe baten bila ibiltzeak adierazten-edo zuen harremanen egonkortasuna ere ez zitzaidaan alibirik onena suertatu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 245. orr.

Opor garaia ailegatzen zenean, gure aitak etxe bat alokatzen zuen, etxe bera beti. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 157. orr.

Bakoitzari gelditzen zaizkion opor egunak solas izan dituzte. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 81. orr.

Ohitu gara beti zazpigarren egunerako edo opor hilabeterako gauzak uzten... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 424. orr.

Opor-usain halako bat sumatzen zuen, azkeneko eskola-egunean gailendu ohi den bozkario-giro damu-arrastorik gabekoa. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 212. orr.

Datu hotzak dira, plantilla organikotik, nominetatik edo haien gaixo-agiri edo opor-orrietatik atereak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 51. orr.

-Hau opor bukaera, ezta? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 137. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orain aberri-oporrak merezi ditut erotu baino lehen. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 41. orr.

Nik behintzat ez neukan batere gogorik beste bokaló-opor bat hasteko. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 266. orr.

· Hortaz, aldi guztien egile zarelarik, zeru-lurrok egin baino lehen aldirik izan bazen, zergatik esan lan-opor zeundela? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 257. orr.

4a greba, lanuztea.

Langreo-ko eta Gijon-go portuetako sindikalista gorriak, subertsioaren profesionalak, oporra jotzera bortxatzen gintuztenak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 36. orr.

5 oporretan

Oporretan ala? Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 28. orr.

Oporretan zegoela esan zidan. Iban Zaldua   «Itzalak» - 31. orr.

Oporretan dauden Salamancako ikasleak dira. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 86. orr.

Oporretan egondako jendea Bilboratzen hasi da. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 20. orr.

Frantzia aldean halako uholdeak eta hildako hainbat udazale oporretan zirenak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 299. orr.

Maite oporretan zelarik, ama eritu zitzaiola. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 74. orr.

Gero, abuztuan, eurekin eraman ninduten oporretan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 83. orr.

Oraindik ez dugu erabaki oporretan joango garen ala ez. Iban Zaldua   «Itzalak» - 105. orr.

Mikel eta Joxemari Tunisiara joan ziren oporretan. Aitor Arana   «Onan» - 93. orr.

Ni oporretan etorri naiz hona, eta jakinarazten dizut ez dudala ezertxo ere egiteko asmorik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 377. orr.

Niri bakarrik bururatzen zait aitona Wojtyla Val d'Aostara oporretan datorren egun berean honako trena hartzea! Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 18. orr.

Oporretan lanera joatea proposatzen zigun lira batzuk biltzeko. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 168. orr.

Oporretan dabilenak ez du horrelako lanik hartzen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 76. orr.

Uztaila eta abuztua oporretan pasatu ostean, bidaiariak etxerako bidean dira. Berria - Harian   2005-08-30

6 opor bidaia (orobat oporbidaia g.er.)

Itsasontzi batean hainbat lagun doaz, tartean detektibe pribatu bat, hamabost eguneko opor-bidaian. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 100. orr.

Eskuz idatzitako lerro hauek bidaltzen dizkizut Europako oporbidaian berehala Munichetik igaroko den Jimmy Ledereren adeitasunari esker. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 31. orr.

Akaso neurriz gorako poztasun bat ihesari buruz hitz egiterakoan, baina besterik ez, auzia erabakita, eta Manuel opor bidaia luze batetik itzuliko balitz bezala. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 29. orr.

Ondoren Frantzian zer egiten duen galdetu dio, eta Alicek bueltan datorrela Espainian zeharreko opor-bidaiatik, eta Parisera doala. Iban Zaldua   «Traizioak» - 172. orr.

Diru zama hortan, ez dira haatik Eguberri eguneko bazkaria eta Urtezaharreko afaria kondutan hartuak, ez-eta ere opor-bidaiak, elurretara eta abar... Herria   2004-01-08

7 opor denbora (orobat opordenbora g.er.)

Ikastegien opor denbora huntan, haurzaindegi bat ideki da, burraso gazteen lagungarri. Herria   2001-07-12

Opor denbora hartan ez zen izan Ordinon egin genuen bezalako uda kanpaldirik. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 107. orr.

Uztaritzeko apez erakasle batek kontseilatu zidan opor denboretan, etxen, idazle baten liburua hartzeko eta ene kaierean orriak eta orriak betetzeko, kopiatuz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 50. orr.

Herrietako arduradunen helburua da haur eta gazteak, ikasketa orduetarik kanpo, aste buruetan eta opor denboretan, saia ditezen kirol eta kultur aktibitate diferentetan beren gogoaren arabera lan egitera eta moldatzera. Herria   2003-12-25

8 opor egin1 lanik ez egin.

Inoiz opor egiten ez zutenek lantegietan jarraitu zuten Errepublika mendian defendatu behar zenean. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 54. orr.

Erein goizean zeure hazia, eta arratsaldean ere ez egin opor, ez baitakizu ereinaldi bietan zein izanen duzun hoberena. Elizen arteko biblia   Koh 11,6

· Etsaiarengandik beti zerbait ikasten baita, Migel Mailuk ere opor eginarazi zien Donapaleuko notarioei. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 124. orr.

9 opor egin2 ipar huts egin.

Abuztuak amor eman du, baina ez dit opor egin, oporrak eskaini baizik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 185. orr.

Haatik ez du joko errexa, Europako konstituzio harek opor egitearen ondotik. Herria   2004-01-08

Komunismoak eta Tito batek nahi izan zituzten horietarik zenbait bategin baina ez direa orain, Berlingo paretaren erortzea, komunisten opor egitea eta oro pasaturik, sekulan bezain petzero, nehor gutik nahi dituen herri txar bilakatuak, batzu musulman eta besteak girixtino! Herria   2001-11-08

Duela hiru urte opor egin zuten Indian beren solasaldietan baina ez dute etsitua, oraino berriki ere bi egunez zinez funski mintzatuak direnaz geroz. Herria   2004-07-08

10 opor eman jai eguna eman.

Sekulako euri-jasak egin zituen aurreko egunetan, eta ez baitzegoen lan egiteko modurik, opor eman ziguten. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 300. orr.

11 opor gelditu

Opor gelditu ginen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 184. orr.

12 opor landa (corpusean oporlanda soilik)

Beren oporlandak eraiki dituzte eta hango ekintzak antolatu, herri hauetan: Sara, Azkaine, Lehuntze, Gotaine-Irabarne, Itsasu... Herria   2003-09-25

12 oporrak egin

Hitz gogorrak egin zituen grebalarien aurka; besteak beste, «ELAk ordaindutako oporrak egiten» egotea leporatu zien. Berria - Ekonomia   2004-06-23

Esan bezala, Hugok ez zuen oporrak Pasaian egiteko asmorik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 20. orr.

Udako oporrak kanpinetan egiten zituen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 242. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguneko opor (3)

opor batzuk (4); opor denbora (5); opor denboretan (3); opor edo bakantza (4); opor egin (3); opor egun (14); opor egun bat (3); opor egunak (11); opor fiskalak (3); opor garaia (6); opor garaian (4); opor luzeak (4); opor osteko (3); opor sainduetan (3); opor txiki (3)

udako opor (7)

amaitu dira oporrak (3); aste santuko oporrak (5); derrigorrezko oporrak (3); eskolako oporrak (3); gabonetako oporrak (5); hilabeteko oporrak (3)

oporrak behar (3); oporrak bukatu (9); oporrak eman (5); oporrak hartu (16); oporrak hartuko (5); oporrak hartzeko (7); oporrak hartzen (7); oporrak hasi (7); oporrak igaro (3); oporrak iritsi (3); oporrak izan (4); oporrak izango (6); oporrak moldagarriak (3); oporrak pasatzen (4); oporrak pasatzera (7)

udako oporrak (22)

aste santuko oporren (8); oporren atarian (3); oporren aurretik (3); oporren bezperan (3); oporren ondoren (5); oporren ostean (9); udako oporren (3)

oporretako etxe bat (4)

oporretan da (3); oporretan dago (9); oporretan daude (5); oporretan dira (4)

oporretan egon (4); oporretan etorri (7); oporretan etortzen (3); oporretan ezagutu (3); oporretan gaude (3); oporretan geunden (4); oporretan harrapatu (3)

oporretan izan (4); oporretan izanen (3); oporretan joan (10); oporretan joateko (3); oporretan joaten (3); oporretan nago (3)

oporretan zegoen (4); oporretan zen (3)

udako oporretan (18)

oporretara joan (19); oporretara joana (4); oporretara joateko (5); oporretara joaten (3)

oporretarako etxe (3)

oporretatik bueltan (17); oporretatik iritsi (3); oporretatik itzuli (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus