Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordaintza 1 iz ordaina; ordaintzea.

Jainkoak ez dezake ezer egin horien alde, geure laguntzarik gabe, haren zuzentasunak ordaintza eskatzen duenez. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 89. orr.

Betiko "emaileari emok" edo ordaintzaren herra dutela lege, hor dute ere Palestina muimenduaren aintzindari lehenetarik bat, Abdelaziz al Rantissi, juduek hil nahi ukan dutena baina kolpatu bakarrik ororen buru. Herria   2003-06-19

Hango justiziak, gehiago bere menean ez badu ere, kondenatu du hamar urteko lan gaztigura (aurkitzen badu), ebatsi diruen ordaintza gaztigutzat, herri hartako bankotik ebatsiak dituen 50 miliun euroentzat. Herria   2003-08-14

Biktimek birgaitze eskubidea dute (duintzea eta aitortzea), ordaintzarako eskubidea (kalte ordaina eta laguntza materialak) eta memoria eskubidea (iraganaren berrikuspen kritikoa eta bizikidetasuna berreraikitzeko oroitzapena). Berria - Euskal Herria   2006-03-03

ik ordaintze 4. 11980

Zabaletarentzat, bake prozesuak euskal presoen amnistiarekin eta bortizkeriaren biktima guztien ordaintzarekin amaitu behar du. Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Ingurumen kalteengatiko edo kalte horiek izateko arriskuagatiko ordaintza baliabide eraginkorrak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 130. orr.

Lehendabizi egingo den ordaintza, hala da nire nahia, nire etxekoandreari, zerbitzatu nauen denbora guztiko saria ematea izango da. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 205. orr.

2 iz ipar ordezkotza.

Alabainan Juppé kondenatua izanez gero ideki da ordaintza. Herria   2004-02-26

Laguntza hori, Pantxixek kotisatzen zuen "Ordaintza" (service de remplacement) elkartetik ardiets lezake familiak, bainan "Ordaintza" ez du aski ahalik hilabete zonbaitendako ordezko langile bat pagatzeko. Herria   2004-09-16

97, 98 eta 99 eko urtetan beren ordaintzetan eskas emanak zirela uste zuten herriko hautetsiek. Herria   2002-12-12

Bainan ene proiekturik haundiena behar da izan, hemendik goiti, ene segida, ene ordaintza. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus