Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orkatz (orobat orkatx g.er.) iz oreinaren familiako ugaztun hausnarkaria, ahuntza baino zerbait handiagoa, ile-gorrixka eta adar-txikia (Capreolus capreolus). ik basahuntz.

Hamar idi gizen eta hogei idi larreko; ehun ardi eta, gainera, hainbat orein, basahuntz, orkatz eta hegazti gizen. Elizen arteko biblia   1 Erg 5,3

Gehienbat isiltasuna nagusi: zaldi bat ilargi-argitan grauska bazkan ari, eta esparru berean orkatz bat, baina zaratarik ez, eta urrunxeago ahardi beltz bat. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 56. orr.

Bere begitarte luze eta estuak orkatz zaurituaren begiratu mintsua zeukan. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 40. orr.

Autopistara atera zen orkatz bat jo zuten autoarekin. Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Martxoaren 17an, orkatz baten arrastoak aurkitu zituzten, hartzak hila. Berria - Harian   2005-04-10

Batzuetan, Gaspard zaharra, bere fusila hartu eta orkatz bila ateratzen zen; aldian-aldian baten bat botatzen zuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 280. orr.

Arrazoinetarik bat, orkatxen eta basurdeen emendatze handia horgo oihan-mendietan, jakinez abere horiek direla otsoen harrapakin nagusiak. Herria   2004-04-15

Neguan, ehizaren erakusleihoek liluraturik uzten zuten: orkatzak buruz behera zintzilik, aurreko hankak hautsita eta lepoaren gainetik lotuta; [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 272. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizon bat sartu zen bentako atean barrena; galtzerdi gergizko eta gorontz, orkatz-larruz jantzia zetorren. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 150. orr.

Armairuan gurasoek beretzat zuten oparia aurkitu zuen, orkatz larruzko bota batzuk ziren. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 70. orr.

Orain badut nire zamau zuria, eta kristaleria, eta zilarreria, baina izokinak eta orkatz solomo-zerrak beranduegi iritsi dira. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 18. orr.

ACCA erakundeak jakin arazten du orkatz ihiztatzea izanen dela urtarrilaren 19an. Herria   2003-01-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus