Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orkestrazio 1 iz orkestratzea.

Moldatzaileak: Mikel Urbeltz, Marian Arregi, Oskar Gartzia (orkestrazioa). Berria - Harian   2006-04-05

Mussorgskiren Erakusketa bateko koadroak obraren gainean Maurice Ravelek egin zuen orkestrazioa eskainiko dute. Berria - Kultura   2004-05-09

Bere musikak orkestrazioan halako bikaintasunik ez badu, ez da Sarriegik horretarako dohainik ez zuelako, handinahirik ez zuelako baizik. Askoren artean   «Rataplan» - 68. orr.

Orkestrazio bikain horretan instrumentu guztiek daukate lana. Berria - Kultura   2004-03-25

Orkestrazioa aberatsa da eta musika ere ona eta ezaguna. Berria - Kultura   2004-01-06

2 (hitz elkartuetan)

Orkestrazio efektu interesgarriak dauzka lan honek eta Vargak bertsio sendoa eskaini zuen. Berria - Kultura   2004-03-25

Ravelek egindako orkestrazio lan bikainak eraldatu egin zuen lana, betiere Mussorgskiren obra errespetatuz. Berria - Kultura   2004-03-23

New Yorkeko orkestrazio irakasle baten laguntzaz. Berria - Kultura   2004-11-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus