Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orkidea (orobat orkideo g.er.) 1 iz Orchidaceae familiako belar landarea, mordotan biltzen diren lore ikusgarriak ematen dituena; landaren horren lorea.

Lurralde honetan ez duk orkidearik hazten, neure negutegian nik hazten ditudanak kenduta. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 130. orr.

Bainilla landare igokari bat da, zuhaitzetan gora igoz 10 metroraino luza daitekeen orkidea, eta Amerikako tropiko inguruetako oihanetan da berezkoa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 37. orr.

Orkidea zuri txikiak dilindan, adar berde artean metaturiko gau-tximeleta delikatuak balira bezala. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 195. orr.

Andre dotorearen orkideak Zekale artean harrapaka nobelako orri batean geratuko dira beste garai bateko oroitzapen gisa. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 129. orr.

Orkideak bidaltzen zizkidan! Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 130. orr.

Kattalinek, irribarre bat behartu, eta beste loreen artean utzi du markesak oparitutako orkidea. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 15. orr.

Zamau zuri batez estaliriko mahaiaren erdian, orkideak daude kristalezko lorontzi batean. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 93. orr.

Egia ote zen orkideak argitik zetozela? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 170. orr.

Cattley: Orkideen familiako lorea, usain gozokoa eta lore-hosto handikoa. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 123. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nik gerora aurkitu nian, kutxatila batean Krisztinaren gauzen artean, bolizko xafla batean margotutako bere amaren erretratuarekin, bere aitaren zigilu-eraztunarekin eta nik oparitutako orkidea-txorten idortu batekin batera. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 220. orr.

Han orkideo-usaineko zabaltzak zeuden. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 220. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus