Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ornitologia 1 iz zoologiaren atala, hegaztiak aztertzen dituena.

Ez dut ornitologiarik ikasi -erantzun dio. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 126. orr.

Ornitologia ikasbide bat da, baina bizi ikasbidea ere bai. Berria - Kultura   2006-05-02

Urtarrilean Esquire aldizkariak argitaratu dio Wings Always Over Africa: An Ornithological Letter -Afrikaren gainean hegalak beti: ornitologiari buruzko eskutitza-, Italiak Etiopia inbaditu izanaren gaitzespen erabatekoa. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 49. orr.

Horrez gain, Eudelek biltzarra egingo du martxoaren 26an, ornitologiako nazioarteko lehiketa bat egingo da, txakur erakusketa bat... Berria - Ekonomia   2004-02-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ornitologiko.

Beste garai batzuk ziren, Organbidexkara joaten zirenekoak, ornitologia-behaketak egitera. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 131. orr.

EAEko Ornitologia Elkarteko lehendakari Alejandro Onrubiak zuzentzen duen taldeak 15 sare prestatu ditu hegaztiak jasotzeko. Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Garai berean Espainiako Ornitologia Elkarteak salatu zuen Itoizko urtegiaren proiektuak %40 murriztuko zituela inguruko hegaztien babeserako eremu bereziak. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus