Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oroigarri (orobat orroigarri g.er. eta orroitgarri g.er.) 1 iz zerbait oroitarazten duen gauzakia edo zera; iraganeko zerbait gogoratzeko gordetzen den gauzakia; gertari gogoangarri baten oroitzapenetan egiten den gauzakia. ik souvenir; gomutagarri.

Iñaki Uria Egunkaria-ko kontseilari ordezkariak jasoko du oroigarria. Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Irabazleak 900 euro eta txapela jasoko ditu, eta bigarrenak 600 euro eta oroigarria. Berria - Kultura   2004-08-29

Museoko dendan, nik ere altxor txiki bat osatu dut lagunentzat oroigarriak erosiz. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 266. orr.

Azpeitiko Loiolan, basilikaren aurrean, badira oroigarriak saltzeko bi etxola. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 19. orr.

Arantzazuko oroigarrien dendan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 363. orr.

Hainbat idazle, Carlos Casares ere tarteko, Neguko Jauregia, Leninen gela eta halako beste hainbat oroigarri historikoren artean ibili dira. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 255. orr.

Marco Pantani zena omentzeko oroigarria inauguratu zuten herenegun. Berria - Kirola   2006-05-04

Duela hiru urte Eusko Abertzale Ekintzako (EAE-ANV) kideek Aiako Harriko Aritxulegin jarri zuten oroigarria kendu dute. Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Horregatik ezkutatu nuen oroigarri zaharren artean. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 25. orr.

Xake-taula ere hantxe dago, baina ez gerra garaiko oroigarriak: intsigniak, hildako ofizial alemaniar baten Lüger-a [...]. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 33. orr.

Armairuan ibili naiz moskatel botilaren bila, eta aita-amen oroigarriekin egin dut topo. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 64. orr.

Gure aurreko gurasoen egite harrigarriak ondorengo semeen oroigarritarako gordetzea ohorea da gurasoentzat. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 296. orr.

Peggyrentzat, Tomen partetik, oroigarri gisa. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 133. orr.

Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz eta odol txit santuak gogoz har ditzazuela, haren oroigarri santu gisa. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 125. orr.

Lagun hori udako oporretako oroigarri bat besterik ezin da izan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 315. orr.

Arturo Kanpiongo irakasle Luziori // behin ahaztutakoa, betiko oroigarri. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 232. orr.

Har zazu hau oroigarritako! Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 57. orr.

2 irud/hed

Aurreko gauean korridorean harturiko muturrekoaren oroigarria. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 120. orr.

Ramirez Zamaketariak lehengo arratsean kokotsean utzitako oroigarri hanpatuxera eraman nuen eskua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 220. orr.

3 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena; egizue hau nire oroigarri. Elizen arteko biblia   Lk 22,19

Zure alboan igaro ditudan une ederren oroigarri. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 307. orr.

Gorde itzazu, nire oroigarri, eta bilobaren bati eskaini inoiz, hala irudituz gero. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 109. orr.

Senarraren galerak bezainbat nahigabetzen zuen semearen desagerketak, eta, haren oroigarri, gela handi batean marmolezko hilobi bat eraikiarazia zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 52. orr.

Migel Mailuk hiru eri falta ditu ezker eskuan, ezpata-ukaldi baten oroigarri. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 40. orr.

Marsellako Tarotaren edizio aski garestia egin nion opari, gure ezkontzaren urtemugaren oroigarri. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 193. orr.

Goraipamen bezala, egintza hauen berri errege-liburutegian idatzita gordetzeko agindu zuen erregeak, Mardokeoren zerbitzu onaren oroigarri. Elizen arteko biblia   EstGr 2,23

Abuztuko arrats gris epela etorria zen hirira eta aire leun epel bat zebilen kaleetan, udaren oroigarri. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 71. orr.

Bila aritu naiz Benedettiren liburuen artean Yoyesen oroigarri egin zuen poema. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 106. orr.

· Etxea nola erakutsi zion, are postal bat nola eman zion bere eskuz idatzi lerro batekin, Victor Hugorekin biek elkar topo egin zuteneko oroigarri. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 18. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagarri gisa)

Han militar, polizia zein zibil aldrak ageri ziren tente, ezin dotoreago jantzirik, oroigarri-plaka distiratsuak goratuz, musika banda eta guzti. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 26. orr.

Axernarioren Oroigarri-Bilduma. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 164. orr.

Zehatz-mehatz, hiru oroigarri-klase daude: lehen jaunartzean egin ohi direnak, ezkontzakoak [...] eta hildakoenak (hauexek ugarienak gainera). Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 18. orr.

Gaurko eta aspaldiko erretratuekin batera, beste oroigarri-mota batzuk ere jasota daude bertan, amak gordeta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 18. orr.

Han militar, polizia zein zibil aldrak ageri ziren tente, ezin dotoreago jantzirik, oroigarri-plaka distiratsuak goratuz, musika banda eta guzti. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 26. orr.

Ba omen dira persiarrek idatzitako bertso batzuk, edertasun muzinduaren oroigarri -suntsitzaile berak ederzale! J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 94. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagarri gisa)

Hormetan bere proiektuen argazkiak zeuzkan esekirik, bidaietatik ekarritako animalia-oroigarri xumeekin batera. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 250. orr.

Heriotza-oroigarri mordoxka atera zuen barnetik. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 47. orr.

6 izond gogoangarria; oroigarrizkoa.

1936ko udan sartzean Irungo sutea piztu zen eta laster Gernikako eraso oroigarria. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 131. orr.

Zinez egun bat oroigarria denentzat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 213. orr.

Primeran pasatu genuen ostegun gau oroigarri hartan. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 115. orr.

Beren kantu oroigarri batzu eman dituzte Lakak (Baigorriko arnoaz) eta Ezpondak (Gure amerikano batzuenak, sort-herriaz). Herria   2003-03-17

Ez ikaragarrizko idazlea delako, ez monumentu edota plaka oroigarririk jarri delako. Berria - Kultura   2004-07-17

Jose Miguel Beñaran Argala duela 27 urte atentatuan hil zutenetik ekitaldi oroigarria urtero egin izan dutela gogoratu zuen. Berria - Euskal Herria   2006-04-11

7 oroigarrizko izlag ik oroitzapen 7.

Baina komoda gainean edo tximinia gainean uzten den oroigarrizko argazkiak, gazte baten gelako hormatik zintzilik jarrita dagoen "posterrak", zinema-aretoan proiektatzen den irudiak, edota telebistako irudiak berak ere, denek dute zeinek bere marko-objektua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 137. orr.

· Berunaz halaber hil-oroigarrizko iruditxorik urt daitekeen, ez brontzea bezalako dirdaitsu, baizik eta, hain zuzen ere, itzal sa mar, lauso samar, hildoluzko gauzei bidezko eta egoki zaienez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus