Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orokor 1 iz kasu edo banako gehienei dagokiena; zerbait bere osotasunean, xehetasunak alde batera utzirik, hartzen duena. ik orotariko; jeneral1.

Gauza ezkutuak asmatzeko gaitasuna omen duen jende horren joera baitzuen, adierazpen orokor, zehaztugabe eta lausoak egitekoa. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 259. orr.

Idazlan akademikoaren ezaugarri orokorrak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 327. orr.

Ohar bedi ikusmira honetatik teoria orokorra eta gramatika bereziak ez daudela betiko finkaturik. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 76. orr.

Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 5. orr.

Horietatik 8,6 milioi medikuntza orokorrekoak izan ziren eta 1,4 pediatriakoak. Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Telebista orokorren prime-timea 20: 00 edo 21: 00etatik 23: 00 edo 00: 00etara doanari esaten zaio. Berria - Euskal Herria   2006-03-14

ETBk telebista kate orokorra eta ez espezializatua izaten jarraituko duela azpimarratu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Eztabaida, inon egotekotan, maila orokorrago batean dago. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 61. orr.

Egia esateko, sukaldaritzaz ezer gutxi zekien, baina "ideia orokorrak" aski garbi zituen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 301. orr.

Bakarrik, irizpide orokorrenak eta hutsegite larrienak aipatuko ditut, libertate zaletasun gaizki ulertuak erakarririk anarkia ezarri nahi dutenak desengainatu nahi ditudalako. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 41. orr.

Horraino egindako testek eta azterketa neurologiko orokor batek, hala ere, berretsi zuten erabat akromatopsikoa zela I. jauna. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 38. orr.

Zentzu orokorrean ari nintzen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 216. orr.

Hain zuzen ere, portaera modu orokorra horrelakoa denez, bai Estatuek bai gizonek elkarri dioten izua eta mesfidantza aitortzen dute. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 47. orr.

Gai orokor -txit orokor- eta iheskor -txit iheskor- batetik abiatu eta gero, hor non, bukatzear geundelarik, beste gai orokor -txit orokor- eta iheskor -txit iheskor- bat sortzen zitzaigun: [...]. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 88. orr.

Horregatik, anaietako batzuei deitu eta modu orokorrean hitz eginez, bere zalantza azaldu eta aholkua eskatu zien. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 823. orr.

Herioaz eta Biziaz mintzatu nintzen, uste dut, guztiz era orokorrean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 188. orr.

Konta dezadan orain, aurrez apuntatutakoa zabalduz, euskaldunen aurkako kontramitoaren Ipuin Orokorra. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 56. orr.

Haren lanak ez dira orokorrak, baina bereziak, zortekoak, kasuan kasukoak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 28. orr.

2 multzo bateko banako guztiei dagokiena edo guztiak biltzen dituena.

"Orain" esan du, "juduen patu orokorraren partaide haiz". Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 32. orr.

Makalaldia orokorra zen: argalago zegoen ganberaburua, argalago zegoen osasun-batzordeko ikuskatzailea, argalago zegoen prokuradorea, [...]. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 287. orr.

Elizaren araudi orokorretik kanpo zegoen erakunde berezi horren ezabatzea zela hoberena. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 27. orr.

Arau orokorra: morrontzapean den nazio batean, lan gehiago egiten da kontserbatzeko, ezer eskuratzeko baino. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 13. orr.

Enperadorearen barkamen orokorraren albisteak oneratu berritan harrapatu zuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 50. orr.

Horiek interes orokorreko gaiak eta erlijio positibo baten jarraitzaile guztientzat beharrezko baiespenak zirelakoan. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 184. orr.

Borroka armatua, Euskal Herria askatzerako prozesu orokorraren baitan ezinbesteko eta derrigorrezko ekintza bilakatua zen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 24. orr.

Konponbide orokor eta bateratua, baina aldi berean unibertsitateen arteko lehiari eutsiko liokeena. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 10. orr.

Aprobatu orokorrak ematen dituzte. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 192. orr.

Nik ez diot salbuespen bakar bat ere aurkitzen axioma orokor honi: hiritar orok jakin behar du noiz den errudun eta noiz errugabe. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 46. orr.

Euskal presoen aldeko greba orokorrerako deiari erantzunez, huelga eguna izan da. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 7. orr.

Hurrengo hauteskunde orokorretan, 79koetan,. Iban Zaldua   «Traizioak» - 118. orr.

Makiak bake orokorra onartzen ez zuten gazte buru-beroz betetzen ari zirela erraten zion Wernerrek. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 99. orr.

Apatia orokorra, gorputzaren pixkanako hondamena eta katalepsiaren ezaugarri batzuk zituzten alditxar sarri baina iragankorrak ziren diagnosi bitxiaren osagaiak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 39. orr.

Baina, hala ere, orokorra izan zen krisia: erlijiozkoa, politikoa, ekonomikoa eta demografikoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 32. orr.

Loteria sekretua, doakoa eta orokorra izatea lortu zuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 50. orr.

Tarifa eta Trukeen Hitzarmen Orokorra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 9. orr.

OHO, Oinarrizko Heziketa Orokorra, da gaztelerazko EGBren ordain ofiziala. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 187. orr.

3 erakunde, zerbitzu baten osotasuna hartzen duena.

Gipuzkoako Zuzendaritzak Zuzendaritza Orokorraren aurrean aurkeztuko luke ekimena. Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Europako Batzordeko Eskualde Politikarako Zuzendaritza Orokorrean funtzioan zuzendari zenak sinatutako gutun bat da iturria. Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Espainiako Botere Judizialeko Batzorde Orokorrari epaileak tratu txarrak ikuskatzera bultza zitzala eskatu zion. Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Esnekien saila zegoen haren ardurapean eta Saito jaunaren maila berbera zuen, kontaduria orokorreko sailaren ardura baitzuen Saito jaunak. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 33. orr.

Pirinio Atlantiarren Kontseilu Orokorreko lehendakariarekin bilera egingo du gaur Ibarretxek. Berria - Euskal Herria   2004-01-28

· Areago, 1789. urtean bertan Versaillesko Estatu orokorretarako deialdia erregeak egin eta Ipar Euskal Herriko lurraldeetan nabari zen aspaldiko foruak zaintzeko gogoa. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 27. orr.

Bi-hiru, arruntean, lau gehienez ere, Amikuzeko Gorte Orokorreko magistratuen eta bailearen aldarteen arabera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 94. orr.

4 erakunde, organismo edo sail bateko kargu gorena duena.

artikuluak prestatzeko agindu zidan egunkariko zuzendari orokorra izendatu zuten Valentín Gómez delako batek. Txillardegi   «Putzu» - 145. orr.

Atea bat-batean ireki zen, eta bertan ez zen zuzendari orokorraren idazkaria azaldu. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 104. orr.

Baliteke Girondeko prefeturako idazkari orokor ohiak pailazo hura erreparatu izana, baina ez da gauza segurua. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 9. orr.

Servan ordezkari orokorrari igorriko dizkiozu, nire goraintziekin -agindu zion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 166. orr.

Frantzisko Etxart, Erresumako prokuradore orokorraren seme bigarrena nirekin nuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 189. orr.

5 orokorrean adlag ik jeneral2 2.

Orokorrean, zigorraren pisuak ahalik eta eraginkorrena izan behar du besteentzat, eta ahalik eta bigunena jasaten duenarentzat. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 63. orr.

Bai orokorrean, eta baita -edo bereziki agian- ekonomian ere. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 64. orr.

Formaldatzeen zehaztapenei buruz eztabaida sakonagorako, bai orokorrean eta baita formaldatze jakinei dagokienez. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 164. orr.

Gerrari buruz hasi zen, orokorrean, Josebaren aitak erabilitako tonu berean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 86. orr.

Auzokoak eta, orokorrean, parkeen inguruan autoak aparkatzen zituztenak, haurrentzako kolunpioak erabiltzen zituztenak, bankuetan eseri ohi zirenak, denak kexaka zebiltzan. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 129. orr.

Onuragarri iruditu zaigu gure lanak atariko liburu batez hastea: Zuzenbidea eta legeak orokorrean. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 139. orr.

Hirugarrenekorik erraten da, zer den, orokorrean, azken fin horren definizioa eta zein diren horren aldeak, baina ez nahiz luzatu, ez dira zehazten zati guztien definizioak eta aldeak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 82. orr.

Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jatorriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorrean, boterea monarkaren eskuetan pilatzea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 8. orr.

Eta zer berezitasun du atzemate horrek gainerako atzemate-fenomenoekin, orokorrean, alderatuz? Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adigai orokor (5); akordio orokor (6); arau orokor (10); arazo orokor (4); baldintza orokor (4); desmartxa orokor batean (6)

erregela orokor (6); esakune orokor (4); estrategia orokor (4); ezaugarri orokor (4); gai orokor (6); gertaera orokor (4); greba orokor (13); hastapen orokor (4); historia orokor (7)

ideia orokor (8); ikuspegi orokor (20); ikuspegi orokor bat (8); ikuspegi orokor batetik (4); interes orokor (4); jeneral edo orokor (4); joera orokor (4); konponbide orokor (4); kontseilari orokor (34); kontseilari orokor eta (4); kontseilu orokor (14); kontseilu orokor edo (7); koordinatzaile orokor (4); lege orokor (14); modu orokor (9); modu orokor batean (7)

ondorio orokor (7)

orokor bihurtu (6); orokor egin (4)

plan orokor (13); plan orokor bat (6); politika orokor (6); teoria orokor (14); teoria orokor bat (8); zuzendari orokor (5)

adigai orokorra (5); adostasun orokorra (5); akordio orokorra (11); aldaketa orokorra (5); amnistia orokorra (7); arau orokorra (9); araudi orokorra (6); arazo orokorra (8); aurkezpen orokorra (4); azterketa orokorra (13); baimen orokorra (10); baldintza orokorra (6); batzar orokorra (38); batzar orokorra egin (9); batzar orokorra egingo (4); berezia dena orokorra (4); biltzar orokorra (7); dena orokorra (4)

egoera orokorra (8); erantzun orokorra (5); eraso orokorra (4); erregimen orokorra (5); estrategia orokorra (9); gai orokorra (8); gai orokorra izanik (4); garbiketa orokorra (4); gramatika orokorra (12); greba orokorra (64); greba orokorra egin (15); greba orokorra egiteko (4); helburu orokorra (4); historia orokorra (14)

igoera orokorra (5); ikuspegi orokorra (34); informazio orokorra (7); interes orokorra (15); ipuin orokorra (6); iritzi orokorra (5); irtenbide orokorra (5); itxura orokorra (6); izaera orokorra (4); joera orokorra (7); kirugia orokorra (4); kontseilari orokorra (32); kontseilu orokorra (20); kopuru orokorra (4); kultura orokorra (4); lege orokorra (9); logika orokorra (6); mendebalekoa orokorra (4)

ohar orokorra (5)

plan orokorra (12); printzipio orokorra (6); sailkapen orokorra (13); tasa orokorra (6); teoria orokorra (15); tonu orokorra (4)

modu orokorragoan (4)

arau orokorrak (9); asanblada orokorrak (4); aurrekontu orokorrak (5); batzar orokorrak (12); boz orokorrak (4); datu orokorrak (7)

emaitza orokorrak (8); erregela orokorrak (4); espainiako hauteskunde orokorrak (4); ezaugarri orokorrak (10); gramatika orokorrak (4); greba orokorrak (7); hatsapen orokorrak (4); hauteskunde orokorrak (58); hauteskunde orokorrak egin (6)

idazkari orokorrak (6); ideia orokorrak (8); interes orokorrak (9); irizpide orokorrak (7); jeneral edo orokorrak (4); kontseilari orokorrak (25); kontseilu orokorrak (30); lege orokorrak (8); logika orokorrak (12); mediku orokorrak (4)

ondorio orokorrak (12); plan orokorrak (9); printzipio orokorrak (5)

zuzendari orokorrak (10)

batzar orokorraren (6); egoera orokorraren (4); erlatibitate orokorraren (5); greba orokorraren (8); historia orokorraren (5); interes orokorraren (17); interes orokorraren alde (4); ipuin orokorraren (4); jeneral edo orokorraren (7); kontseilari orokorraren (4); kontseilu orokorraren (23); kontseilu orokorraren laguntzarekin (4); lege orokorraren (4); plan orokorraren (19)

egoera orokorrari (5); kontseilu orokorrari (6); politika orokorrari (11); politika orokorrari buruzko (7)

egoera orokorraz (6)

administrazio orokorrean (5); batzar orokorrean (21); biltzar orokorrean (4); kontseilu orokorrean (5); legeak orokorrean (4); mahai orokorrean (4); maila orokorrean (4); medikuntza orokorrean (4); modu orokorrean (23); orokorrean hartuta (8); orokorrean ondo (4); politika orokorrean (5); sailkapen orokorrean (41); teoria orokorrean (6); zentzu orokorrean (6)

hezkuntza orokorreko (4); hezkuntza orokorreko erakaskuntzan (4); informazio orokorreko (4); interes orokorreko (6); kontseilu orokorreko (22); legebiltzarreko politika orokorreko (6); mahai orokorreko (6); medikuntza orokorreko (5); oinarrizko hezkuntza orokorreko (4); plan orokorreko (5); plan orokorreko jarraipen (5); politika orokorreko (31); politika orokorreko eztabaidan (11); politika orokorreko eztabaidaren (5)

aurrekontu orokorren (4); hauteskunde orokorren (11); lege orokorren arabera (13)

greba orokorrera (15); greba orokorrera deitu (8)

greba orokorrerako (6); greba orokorrerako deia (4)

emaitza orokorretan (4); hauteskunde orokorretan (17)

hauteskunde orokorretarako (6)

kontseilu orokorretik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus