Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orritxo 1 iz orri txikia. ik orrixka.

Egunero irakurtzen zuen Arantzazuko egutegiko orritxoa. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 199. orr.

Orritxook idazten igaro dut hileta ondorena. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 238. orr.

Orritxo hori eskuratu ez dutenek papertxo batean Euskal presoak Euskal Herrira berek idatz dezaketela zehaztu zuen Xabi Larraldek. Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Carabineroen postuko sarjentua den Valerio Chiesa jaunak adierazi digunez, kartazal beltzaren barnetik orritxo zuri bat atera dute. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 43. orr.

Hotel aurrera iritsi eta ordainketaren agiria eskatu diodanean, marmarka bete dit orritxoa. Berria - Kultura   2004-07-29

On Camillok poltsikotik orritxo inprimatu berri bat atera eta ozenki irakurri zuen: [...]. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 56. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hotelera iritsi bezain aguro apuntatu zuen club haren helbide orritxoa. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 193. orr.

Horretarako, liburutegian, aspaldi banatu zituzten esku-orritxo batzuez baliatu ziren: Ebakuaziorako Oinarrizko Gida. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 26. orr.

3 hostotxoa.

Hamalau gizon biluzik, bele ile luzea mototsean bildua, bakoitza bere azken botilaren batekin, bere koka orritxoekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus