Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ortzegun (orobat orzegun g.er.; Hiztegi Batuan ostegun hobesten da) 1 iz osteguna.

Apirilaren 26a, ortzeguna. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 133. orr.

Ortzeguna da eta, halare, sekulako jendeketak bildu dira inguruko herrietatik Ittuina. Argia gainbehera zihoan abuztuko ortzegun horretan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 136. orr.

Ortzegun sainduz, martxoaren 29an, kanoi ukaldiek iratzarrazten gituzte. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 124. orr.

Iragan ortzegunean, aratsaldeko 5 ak inguruan, 19 urteko mutiko gazte bat zendu da auto ixtripu batean. Herria   2004-01-15

Lehengo ortzegunean bazter utzitako konplimenduekin hasi ginen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 94. orr.

Ospe handitan egiten zuen Jesusen Bihotz Sakratuko kongregazionearen edo elgartasunaren besta, ortzegunarekin, Besta-Berri xaharrez. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 170. orr.

Lehengo ortzeguneko gau ondikozkoan, harekin batean iragana nintzen ate paretik, barnera sartu gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 242. orr.

Gaua aski goxoki iraganik, biharamun goizean Magali despeitu nuen ortzeguna arte. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 121. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondoko ortzegun goiza. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 33. orr.

Musika errepikaldia ortzegun arratsalde guziz dute. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 76. orr.

Ortzegun arratsalde apalean, gogoa ezinago arin berriz joan nintzen Magalirenganat. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 121. orr.

Ene hogeigarren urtebetetzearen bezperako asteburu osoa niretzat izanen nuela iragarri zidan Meredithek, ortzegun gauean, etxera ailegatu orduko. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 48. orr.

3 Ortzegun Saindu (orobat ortzegun saindu) Ostegun Santua.

Ortzegun sainduz, martxoaren 29an, kanoi ukaldiek iratzarrazten gituzte. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 124. orr.

Ortzegun Sainduz, aratseko 7.30 etan meza eta Adorazioneko gau beila. Herria   2003-04-17

Eta ortzegun saindu aratsean, kopa arnoz beterik apostolueri eskaini zioten erranez: [...]. Herria   2004-12-09

Aste Saindu huntan Ortzegun Sainduko Elizkizun bakarra: Donibanen berean aratseko 8 orenetan inguruko herri guziendako, meza eta Bazkoak. Herria   2003-04-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abuztuko ortzegun horretan (5); helduden ortzegun (17); helduden ortzegun aratsalde (4); helduden ortzegun huntako (3); iragan ortzegun (3); joan den ortzegun (9); joanden ortzegun (6); joanden ortzegun aratsaldean (3); joanden ortzegun aratsean (3)

ortzegun arats (35); ortzegun arats huntako (7); ortzegun arats huntan (23); ortzegun aratsalde (12); ortzegun aratsalde huntako (4); ortzegun aratsalde huntan (3); ortzegun aratsaldean (22); ortzegun aratsaldeko (10); ortzegun aratsaldetan (3); ortzegun aratsean (217); ortzegun aratseko (23); ortzegun arrats (7); ortzegun arrats huntan (4); ortzegun arratsalde (3); ortzegun arratsarekin (3); ortzegun arratsean (4); ortzegun arratseko (4)

ortzegun eta ortzirale (3); ortzegun eta ortziralean (5); ortzegun gau (3); ortzegun gauean (3); ortzegun goizaldeko (3); ortzegun goizean (10); ortzegun guziz (7); ortzegun huntako partida (10); ortzegun huntan berean (5); ortzegun huntan jokatuko (3); ortzegun saindu (6); ortzegun saindu aratsean (3); ortzegun sainduz (14); ortzegun sainduz meza (3)

hazparneko ortzegunak (3)

datorren ortzegunean (3); ganden ortzegunean (8); heldu den ortzegunean (4); helduden ortzegunean (25); iragan ortzegunean (9); joan den ortzegunean (27); joanden ortzegunean (27); lehengo ortzegunean (3); ondoko ortzegunean (5); ortzegunean eta ortziralean (11); ortzegunean zortzi (4)

helduden ortzeguneko (5); joan den ortzeguneko (6); ortzeguneko partida (12

lehen ortzegunetan (3)

ortzegunetik goiti (5); ortzegunetik iganderat (12); ortzegunetik larunbaterat (21)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus