Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osmanliar (orobat osmaliar) iz turkiarra, otomandarra.

Eskimal eta nomadek, osmanliar eta espartarrek bi ezaugarri komun dituzte: espezializazioa eta kasta. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 427. orr.

Merkataritza-guneetan, beren agindupeko lurren erdian, osmanliarrek Espainia eta Portugaleko judu sefardita iheslarien komunitate zibilak ezarri zituzten. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 42. orr.

Ipar-ekialdeko anatoliar barrutiak, non akemenestarrek lurrak eman baitzizkieten pertsiar baroiei, Islamera konbertitutako albaniarrez kolonizatu zituzten osmanliarrek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 42. orr.

Osmanliar inperiogileek Konstantinopla, Morea, Karaman eta Trebizond hartuak zituzten; eta Itsaso Beltza otomandar aintzira bihurtua zuten Krimeako genoar koloniak harrapatzean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus