Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osorik 1 adlag ezer falta ez zaiola, erabat.

Erabat debekaturik dago [...] zatika edo osorik obra hau birsortzea edozein bitartekoz edo prozeduraz, erreprografia eta trataera informatikoa barne direla. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 6. orr.

Beste espezieentzat, itxirik dago, partez edo osorik, mundu hori. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 178. orr.

Gortinak ez zuen gelako leihoa osorik hartzen, eta agerian geratzen zen tartean bi txori pausatu ziren. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 190. orr.

Ez zen egia aurreko milioi erdia osorik gastatua nuela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 114. orr.

Egoitzan doako apopilo izaten jarraitzen badut, irabazten dudan dirua osorik bidali ahal izango zioat andreari. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 60. orr.

Kargadorea osorik dauka. Iban Zaldua   «Traizioak» - 63. orr.

Ez du nirekin plazer osorik ezagutu. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 167. orr.

Ezin dugu perpaus bat osorik ulertu maila guztietan jasotzen duen analisia ezagutu gabe. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 123. orr.

Madame Lil ez zen osorik erantzi. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 45. orr.

"Zineko izarrak garaile greban", zioen izenburuak; artikulua osorik irakurri nuen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 193. orr.

Nire ustea osorik egiaztatu zen hurrengo egunean, aitak, labea husterakoan, estilografikoa finkatzeko klipa errautsetan aurkitu zuenean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 157. orr.

2 hautsi edo puskatu gabe.

Pitzatua egotea ez da hautsia egotea; pitzatua egotea ez da osorik egotea ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 15. orr.

Nire bihotza ere pusketaz osatua dagoelako, eta osorik mantentzeko hutsune guztiak beteta izan nahi ditudalako. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 86. orr.

Hezurrik osorik ez geratzeko moduko ordaina, horixe emango diot! Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 192. orr.

Bi besoak osorik atxiki dituk hik. Txillardegi   «Putzu» - 257. orr.

Gorputz adarrak osorik zituela ziurtatu zuen atzamarrak eta behatzak banaka zenbatuz. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 119. orr.

3 eritasunik, gaitzik edo zauririk gabe.

Gerla bururaturik, etxera, bizirik eta osorik, itzultzen ari zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 208. orr.

Eta dena nahasian dagoenean, batek ez daki zer egin sasitik larrutu gabe osorik ateratzeko. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 172. orr.

4 onik eta osorik

Poz handia hartu zuten Nadia eta Mikel Strogoff onik eta osorik aurkitzean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 457. orr.

Itzul zaitez etxera, onik eta osorik, eta aurki. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 163. orr.

Ontziratuta dagoen guztia onik eta osorik helduko da. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 25. orr.

Ozen mintzo zitzaion zerbait on eta ezustekoaz, hiltzat emandako adiskide min bat onik eta osorik, bizirik eta irribarretsu agertu balitz bezala. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 86. orr.

Jakob, berriz, onik eta osorik iritsi zen Kanaan lurraldera, Siken izeneko hirira. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 94. orr.

5 oso-osorik

Oso-osorik jaten omen zituen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 132. orr.

Hanley sarjentuaren ahotik aditu zitean kontakizuna, eta oso-osorik irentsi hark kontaturikoa. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 184. orr.

Erakarmen hilgarri horren eraginpean gertatuz gero, gaurko itsasontzi handiena ere luma bat urakanaren kontra bezain babesgabe legokeela, eta berehala desagertuko litzakeela oso-osorik. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 63. orr.

"Oso-osorik atera dugu kartzinoma alea", esan dit. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 39. orr.

Errusiak beretzat nahi zuen, oso-osorik, gure Polonia ederra, baina Prusia, Austria eta batez ere Ingalaterra ez zeuden horretarako prest. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 65. orr.

Basamortuak egiten zituen, ontziak hondoratzen, basoak oso-osorik suntsitzen zituen. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 201. orr.

Hil zenez geroztik ez zuen Lauaxetak Jaungoikoaren existentziaren frogarik izan, ezerez huts eta ilun batean emana baitzuen oso-osorik denbora tarte zehazgabe hura. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 10. orr.

Frantses liberak Bundesbankek Frantziako Bankuari eskainitako laguntzari zor zion oso-osorik bere erresistentzia. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 190. orr.

Erakarmen hilgarri horren eraginpean gertatuz gero, gaurko itsasontzi handiena ere luma bat urakanaren kontra bezain babesgabe legokeela, eta berehala desagertuko litzakeela oso-osorik. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 63. orr.

Oso-osorik daukat nik neure jendea. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 143. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus