Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osoro adlag osoki. ik osotoro.

Horrek ez nau osoro asetzen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 209. orr.

Ez nintzen arriskuaz osoro jabetu harik eta, minutu batzuk geroago, Lizarragaren etxe atariko zubiaren azpitik pasatu nintzen arte. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 45. orr.

Adimenaren legeekin osoro ados dagoen ezagutzan ez dago errakuntzarik. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 139. orr.

Koskabiloak, guztiz laxo, osoro zintzilik geratu zitzaizkidan eta taketa inoiz baino gogorragoa neukan. Aitor Arana   «Onan» - 50. orr.

Izotz urtuak osoro makaldua zion lasto-zaporearen trinkotasuna. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 55. orr.

Bazookarena guztiz itxuragabea da, osoro neurriz kanpokoa. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 7. orr.

Fonologialariarentzat gauzak ez dira osoro berdinak. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus