Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

otarretxo (orobat otartxo; Hiztegi Batuan otarretxo agertzen da) iz otarre txikia.

Aulkitik altxa eta zer egin ez zekiela, frigorifiko gaineko zumezko otarretxotik laranja bat hartu eta azala kendu zion. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 137. orr.

Gisa honetan atzemandako otsokumeak askotan ikusi izan ditugu, otarretxo batean darabiltzatela bizirik herriz herri, atzitze-sari eske. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 271. orr.

Labana eta ogiaren otarretxoa hartu, eta ogia rasta-rasta ebaki eta otarrean pilatzen ditut zatiak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 52. orr.

Upelak, suilak, pitxerrak, morkoak, tina euskarridunak eta euskarrigabeak, otarretxoak, saskiak, [...]. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus