Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

otzara 1 iz otarrea. ik saski.

Oinez egunero hogeita bostetik gora kilometroko bideak egiten zituen, besoetan otzara bana, otzara bion artean hirurogei eta hirurogeita hamabost kiloko kargak eroanez. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 46. orr.

Forondako aireportua egiten hasi zirenean, kasualitatez 5.000 txanpon baino gehiago zituen otzara aurkitu zuten. Berria - Kultura   2004-04-08

Krepe-paperezko otzarak, menda-zaporeko gozoki trinkoz mukuru beteak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 237. orr.

Saskien, larruzko poltsen, otzaren nahaste-borraste hark. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 189. orr.

Astoen bizkarrean otzaretan ekartzen zuten, ez dakit nondik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 131. orr.

Goizeko seietan hasten zen benta, arrainak otzaretan edo kaxetan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 368. orr.

Upelak, suilak, pitxerrak, morkoak, tina euskarridunak eta euskarrigabeak, otarretxoak, saskiak, emakume nekazariek liho-sortak eta bestelako huskeriak eramateko erabiltzen dituzten otzarak, lertxun-zur finezko kutxak, urki-azal txirikordatuzko ontzi biribilak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 174. orr.

Saski luzexkoak eta otzara motzak errenkadan jarrita zeuden, oihalez edo lastoz estalirik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 34. orr.

Gubbioko hiritar batek ere bere semetxo elbarria santuaren hilobira otzara handi batean eraman zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 267. orr.

Otzara handiak zeroatzaten haietako askok, eta jesarrita zeudenek behintzat lanak zituzten hain zer handiak jesarlekuen mugetara ekartzen. Josu Landa   «Odolbildua» - 84. orr.

Hippy izan zireneko garaietan bere lagunekin egiten zituen gauzak egin ahal izango lituzke berriro: joskintza etnikoa, buztinezko ontzien dekorazio etnikoa, otzara etnikoak, turistei saltzeko idunekoak. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 199. orr.

Bazkaria otzaran sartu eta egun-pasa joaten ziren. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 180. orr.

2 (edukiera neurri gisa) ik otzarakada.

Emakume bat zen, otzara bete ogi eder, arrain, izkira-pastel, ezti eta mahats bildu berriak ekarriz. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nonahi topatzen zuten, enkanteetako bulegoetan, otzara piletan, zabor ontzien artean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 183. orr.

· Patxik, pilota-otzarak zeramatzanak, Carusoren alboan jesarrita, bere aulkiari sakatuz harengana hurreratu eta harekin kantuan bat egin zuen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 121. orr.

Krepe-paperezko 4 gozoki-otzara: 0,28 $. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 37. orr.

4 irud/hed

Orduan, txaloen eta algaren ostean zabaldu zen isiltasuna, otzara batean inoiz sartu den hustasunik mingarriena izan zen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 279. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus