Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

palko (orobat palku g.er.; Hiztegi Batuan palko agertzen da) 1 iz antzokietan, balkoi modukoa, zenbait eserleku dauzkana.

Eskumuturrak palkoaren belus gorriaren gainean paratzen zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 374. orr.

Galdetu dio halaber amari ea etzi operara eraman nazakeen, haren palkora. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 105. orr.

Operako palko batean gizonezko lagun batekin eserita nengoen, eta zu aldamenekoan. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 48. orr.

Lamelaren ezkutuko sekretua enamoratuta egotea zen, baina egiaz enamoratuta, aristokraziako emakume batez, Errege Antzokiko palkora kotxez joaten zen emakume tituludun batez. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 68. orr.

Afari batean aurkitzen dut adiskide baten etxean, Prévanek bere palkoa eskaintzen dio teatro lan berri bat ikusteko, eta nik leku bat onartzen dut han. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 276. orr.

Hizlariak eten behar izan zuen bere jarduna eta bere atzeko palkoan zeuden herriko nagusi-magusiengana biratu zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 100. orr.

Bederatzigarren palkoa da beraiena. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Première batean nintzela uste nuen, eta hau errege palkoa zela -esan zuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 220. orr.

3 (zezen plazetan eta kidekoetan)

Argazki handi bat zekarren, aurreko abuztuko zezenketa batean autoritateen palkoa hartzen zuena. Josu Landa   «Odolbildua» - 68. orr.

Palkoan, gorago esan bezala, diktadorearen emazte Carmen Polo [...] hortxe dagoelako, zezenketaren buru. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 296. orr.

[Lauko finala ikusteko] sarrera guztiak agortu dira, palku pribatuak izan ezik. Berria - Kultura   2004-05-14

4 desfile eta kidekoetan jendea jartzen den taulada edo oholtza jasoa.

Australiako osaba palkoaren azpian jartzen zen eta gobernuko hizlariarena eten nahi izaten zuen, oker baitzebilen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bederatzigarren palkoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus