Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pandero (orobat panderu g.er.) 1 iz zurezko uztaia, larru tenkatu batez hornitua eta txintxinez inguratua.

Morroi batek panderoa jotzeari ekin ziolarik, Morgiana ikusgarri aritu zen dantzan, han zeuden guztiak zoratzeko moduan. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 111. orr.

Farfailez jantzitako eta itxura tristeko bi soinulari ari dira arrabita eta panderoa jotzen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 159. orr.

Kantariak aurrean, musikariak atzean, neskatxak tartean, panderoa joz. Elizen arteko biblia   Sal 68,26

Afeminatuen sinbolotzat hartzen zuten panderoa, Zibelesen apaiz maritxuek erabiltzen zutelako. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 257. orr.

Txanponek dantzarien zinbalak jotzean sortzen zuten soinuarekin nahasten ziren oraindik ere dutara eta panderoen azken marmarrak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 318. orr.

2 (soinuaren lagungarri erabiltzen dena)

Bi lagun motor gainean, soinu, pandero eta guzti. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 44. orr.

Gazte aldra asko joan ohi dira bidean soinu joten, dultzaina, pandero, atabal, hauspo soinu eta honakoekaz, ikotika eta ujuka zoro-zororik. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 11. orr.

Pantxikak bazituen panderoa jotzen zuten beste bi ahizpa ere, Martzelina eta Juliana. lagunak, panderoa jotzeaz gain, kantatu ere egin behar du. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 32. orr.

Elgetakoa, Jexux Beoterekin batera pandero jotzen aritzen zena! Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 126. orr.

Pandero joten etxean bertan hasi nintzan, txarri-afarietan eta halan, panderorik geunkanean. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 26. orr.

Serafinek ere, etxeko emakume bat ibiltzen zuen lagun panderoarekin kantuan, Antoni arreba. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 33. orr.

Beren burua berotu egiten zuten eskuetako zinbalekin kriskitinak joz eta pandero moduko batzuk, daire izenekoak, hatz puntaz astinduz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 318. orr.

Pandero politinbrikoaren eta pandero multitinbrikoaren asmatzailea eta fabrikatzailea da. Berria - Kultura   2004-06-09

3 (hitz elkartuetan)

Gogor tematu ziren Ximon eta Jexux nire pandero-zaletasuna sustatzen, baina haien lanak ez zuen ondorenik ekarri. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 127. orr.

Olerkaria gitarra-jole, argentinarra abeslari, eta Julen pandero-astintzaile, lurreko arlote txirulariaren noizbehinkako laguntzaz. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 85. orr.

4 pandero-jotzailea.

Lehen bakarrik ibiltzen ginen, orain berriz panderoarekin beti. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 31. orr.

5 pandero-jole (5 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean; orobat panderojole 24 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean) pandero-jotzailea.

Besta giroa izan zen nagusi, trikitilari eta pandero joleen laguntzari esker. Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Kepa Arrizabalagak hamabosten bat urte egingo zituan Rufino Arrolaren panderojole, 1977 ingurutik 1992ra arte. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 17. orr.

Pieza berriak ere sortzen zituen, eta bere emaztea, Juliana Esnaola "Muxillo" panderojole zuela, herriz herri eta auzoz auzo ibiltzen zen soinua jotzen. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 13. orr.

6 pandero-jotzaile (32 agerraldi, liburu 1ean eta 14 artikulutan; orobat panderojotzaile g.er.; Hiztegi Batuan pandero-jotzaile agertzen da) iz panderoa jotzen duen musikaria.

Txistulariak, trikitilari eta pandero jotzaileak... Berria - Kultura   2004-11-13

Kataolatzak erromeriaz erromeria Juliana Zubizarreta pandero jotzailea izan zuen lagun sarritan. Berria - Kultura   2004-09-08

Tarteka garaje batean elkartzen ziren Jexux eta Ximon, soinu-jotzailea eta pandero-jotzailea, garai bateko erromerietan ikasitako piezak jotzeko. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 126. orr.

Carlo Rizzo pandero jotzaile italiarra ekainean izan zen Euskal Herrian, orduan ere Trikiti Elkarteak gonbidaturik. Berria - Kultura   2004-11-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pandero joten (3); pandero jotzaile (5); pandero jotzailea (10); pandero jotzaileak (16)

panderoa jotzen (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus