Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

panfleto (orobat panfletu g.er.) 1 iz idazki laburra, izaera politikokoa, norbaiti edo zerbaiti gogor erasotzen diona.

Agintea probokatzeko erabiltzen den pieza literarioa da panfletoa; irakurleari atsegina emateko ere sortzen den idazkia, ironia fina erabiliz, irudimen sinbolikoa baliatuz. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 86. orr.

Bada kontu honi buruz beste ikuspegi bat ere, Pablo Lafarguerena, eta 1880ko Le droit á la paresse haren panfletoan oinarri duena. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 111. orr.

Eragin handikoa izan zen, halaber, 1944an Beveridge-k argitaratu zuen Full Employment in a Free Society panfletu keynesianoa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 55. orr.

Alde batetik gaztelaniaz eta bestetik euskaraz irakurtzen zen panfleto haietan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 354. orr.

Panfleto soilean geratu gabe hori guztia adieraztea ez zen lan makala. Berria - Kultura   2006-04-19

Panfletoek zein pintadek arrazoi zuten. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 283. orr.

Pentsatzea ere delitu zen garaian, panfleto batzuk aldean zeramatzala eta, kartzelan sartu zuten. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 90. orr.

Haren senarra sarritan ikusia nuen unibertsitateko janlekuan panfletoak banatzen. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 27. orr.

Bilera gelan sartu orduko, panfletoak bota zituzten eta oihuka hasi ziren hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren alde. Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Manifestuak, panfletoak kaleratzen dituzte. Berria - Kultura   2006-01-03

Ordurako zerua bonba-hegazkinen zurrumurru astunak harturik zegoen, eta haietatik kulunka leunez jaisten ziren panfleto horiak airean, honelako ziri-bertso espantagarriak mandatu: [...]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 193. orr.

Panfleto asko ez dago irakurri ere egiterik: ideologiaz gainzamatuta datoz, substantibo bakoitzeko hiruna adjektibo pilatzen da eta akats ortografiko ugari dauzkate. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 86. orr.

2 irud/hed

Latineko irakasleak, Blas Mendibe hark, bere kongregazioaren panfletoak multikopiatzeko hartzen gintuen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 333. orr.

Aspirinaren propietate mirakulosoez edo Bisolvon Compositumaren onurez panfletoak idazten ote dituen nago. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 16. orr.

Liburu hau panfleto bat da. Herria   2004-07-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hamazazpigarren mendetik hemezortzigarrenera igarotzerakoan zertu zen panfleto-gerrak -Swiftek "Liburuen gudua" deitu zuenak, bertan lehiakideek "antzinakoen" eta "modernoen" meritu erlatiboen arazoa eztabaidatzen zutelarik- haizeak zein aldetatik jotzen zuen erakutsi zuen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 292. orr.

Sukar irultzaileak kiskalita, ordutik aurrera alderdi "patriotikoko" panfleto-egile eta suspertzaile handiena egin zen Jean-Baptiste Cloots. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 108. orr.

Sekulako zartada eman zidan, esate baterako, sinadurarik batere ez zeraman panfleto-gai labur haietako bat irakurtzeak. Txillardegi   «Putzu» - 196. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hara zer den "sindikatu amarillua" Azkoitian 1920an ateratako greba panfleto baten arabera. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ustezko panfleto terroristaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus