Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

panoramika 1 iz panorama.

Lehenengo argazkia naturako panoramika zabal bat izaten zen: mendi-zelaiak egunsentian, edo itsaso eta basamortuak, izadiaren eta haren sortzailearen handitasuna adierazteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 211. orr.

Nire eskuin aldean Istriako itsasoaren panoramika ederrak daude.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.

Amaitzeko beste panoramika zabal bat, ilunabarra ez bazen egunsentia oraingoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

2 irud/hed

Bazuen erakargarritasunik papar oparoak agerian uzten zuen panoramikak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

3 kamera ardatz bati buruz biraraziz hartzen den ikuspegia.

Kamerak panoramika orokorra erakutsi zuen: Ibaetako parkea agertzen zen, unibertsitateak... eta belztutako eraikin bat, kea zeriola.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 64. orr.

Bideo kamera batekin pabiloien panoramika bat grabatzen bukatu orduko.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Eta ondotik non ikusten dugun, goranzko panoramika batez, etxeetako leiho guztiak itxi egiten direla hurrenez hurren, harik eta kamera filmatzen ari den leihoko pertsianak ere, ukoz, tanpez, amorruz, bizkarra ematen dion arte.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.

Panoramika bat, baina kameraren ordez pistola duela.     «Kuskue tanden», 2004 - 185. orr.

4 egoera (osorik hartua). ik panorama 2.

Hasieran komeni da gaiaren panoramika orokorra eskaintzen duten liburu orokorrak irakurtzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 345. orr.

Ondorio gisa, XX. mendeko azken joeren panoramika laburra eskainiko dizuegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus