Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paralelotasun iz paraleloa izateko nolakotasuna; kidetasuna, antzekotasuna. ik paralelismo.

Izan ere, ASren azterketa zehatzago batek erakusten du paralelotasun hau are zabalagoa dela. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 65. orr.

Egun hartan gertatutakoa ez zen ordea ondoriorik gabea izan, zeren eta humanista ospetsuak paralelotasun bat aurkitu baitzuen ibilera haren eta bizitza izpiritualaren artean. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 62. orr.

Dualismo kartesiarra bazterturik [...] izpirituaren eta naturaren harmonia eta paralelotasuna proklamatzen da, hots, bion monismo organiko-ebolutiboa, zientziak oraindik eman ezin ziena desirari eta irudimenari emanaraziz. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 80. orr.

Errazkeria litzateke datuon estrapolazioa eginda paralelotasun ideologikoak ontzea. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 168. orr.

Abade bien arteko paralelotasunak ez dira orain arteko datu horietan amaitzen, ostera. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 272. orr.

Izan ere, Baring-Gould-en "Aurrera, kristau-soldaduak" kantak eta Booth jeneralaren "Salbazio Armadak" hitzetan nahiz ekintzetan paralelotasun bat dute Elizaren lehenengo egunetaraino iristen dena, Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus