Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pare (orobat par g.er.) iz 1 batera doazen kideko bi izaki edo gauzaren multzoa. ik biko.

Hitz pareak ditugu, beraz, eta pare horiek aztertzeari ekiteko, atal honen sarreran egin dugun sailkapenaz baliatuko gara: [...]. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 81. orr.

Joaten naizenean hogei pare erosiko ditut. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 191. orr.

-Ipinidazu sei pare -gaineratu zuen Kirxak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 71. orr.

Hiru pare oinetako jarri zizkidan aztergai. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 107. orr.

A zer parea! Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 32. orr.

Disoziazioak ere pare homofonikoak sortzen ditu: jakinez/jakin ez, etakideak/eta kideak, bihar/bi har... Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 80. orr.

Hots unitate bakarrak bereizten dituen hitz bik osatzen dute pare minimoa deitua, esaterako gazt. perro/pero, eusk. katu/patu. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 128. orr.

Egia da, bai, pare minimo bat aurkitzen dugunean ziur egon gaitezkeela bereizkuntza fonemiko baten aurrean gaudela. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 128. orr.

Finalean haatik 22-6 galdu du Poueyts-Bessonart pareak. Herria   2005-09-08

ik bikote. 3002

Gero, 12tik goiti pareak: Sorhuet-Oçafrain, Idart-Istillarte, Carricart-Errecart, [...]. Herria   2005-06-02

Gaueko tema errepikakorrari nolabait erantzun nahiz, osabak eskainitako alfabeto berria eta kidetza bedeinkatuen ilara hartu dut eskuetan, eta pareak bilatzen hasi. Txillardegi   «Putzu» - 81. orr.

2 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

3 andere pareak ere azkar, pilota huts horrekin, beti irabazle! Herria   2005-03-17

Tira, horra hor, ezkontide-pare zoriontsua, bat bederen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 130. orr.

Mozkor pare ederra zuek biok, upel hondogabeok, hondamena ekarriko diozue nagusiari! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 367. orr.

Orain bere titi parea dauka ikusmiran. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 106. orr.

Jauna, jauna, eros iezadazu uso pare hau... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 100. orr.

Hamabi idi-pare zituen aurretik, Eliseok hamabigarrena zeramalarik. Elizen arteko biblia   1 Erg 19,19

23 kromosoma pareak zatitu ondoren, banan bana aztertzen dira. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 91. orr.

Bi alkandora, hiru galtza pare, eta jaka beltz bat, eskoziar oihalezko partxea zuena. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 37. orr.

Gustatu al zitzaion arrebari atzoko galtza parea? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 93. orr.

Artilezko 2 galtzerdi pare, bakoitza 1,00=2,00. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 64. orr.

Bufalo bat hantxe zutik, gure aurrean, trenbidearen lerro-pare zuzenaren erdian. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 51. orr.

Borobil eta biribil hitz parean, zein biribilago? Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 248. orr.

ik beherago 7. 10939

-Botika zabaldu aurretik enkargu parea egin behar dut. Josu Landa   «Odolbildua» - 51. orr.

Frantsesez ikasten egon nintzen uda pare hartan, hitz batez, ondorio hau atera nuen: [...]. Txillardegi   «Putzu» - 121. orr.

Harat burumakur, hiru begi pare malkotan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 238. orr.

Musu pare bana eman zioten elkarri. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 256. orr.

Kontua da Pliushkinek bota-pare bakarra zeukala etxean mendeko guztientzat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 185. orr.

Frantziatik iritsita, beraz, eta egun pare bakar batean 600 gerrillari bildu zituen berriro bere agindupean. Txillardegi   «Putzu» - 220. orr.

Eskularru-pare sendoa jantzi. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 48. orr.

Buztana milikatzen zidaan bururatzeko eta ene koskoil pare ximurtua musuka ausikitzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 40. orr.

Galtzerdi-pare marroi gorrixka eskuan zuela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 182. orr.

Eta hantxe, bi uxol urtsu eta orrotsu elkartzen diren zubi-gunean, pasa genuen ordu pare gogoangarri bat. Txillardegi   «Putzu» - 333. orr.

Zalgurdia mantso-mantso zihoan burdinazko ate-pare bikain baterantz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 75. orr.

Baratzean dexente goseturik, omen, atxikitzen omen zituen dozena pare antzara. Txillardegi   «Putzu» - 272. orr.

"Hi eta ni berdinak gaituk", esan zidan, "bildumagile ero parea". Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 145. orr.

-Hau alu parea! Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 132. orr.

"Umeak bezala", "tontoak bezala" edo "hara ze tonto parea" esaten ziguten. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 290. orr.

Ikatz puxka parea ziren begiak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 69. orr.

3 balio berdintasuna.

Kanbioa parea baino baxuago dagoenean, galdu egiten du zordun gisa, eta irabazi hartzekodun gisa; galdu egiten du erosle gisa, eta irabazi saltzaile gisa. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 77. orr.

Baldin eta Irlandatik Ingalaterrarako kanbioa parea baino beherago badago, eta Ingalaterratik Holandarakoa ere parea baino beherago badago, Irlandatik Holandarakoa are beherago egongo da. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 78. orr.

Frantzian balio berdinak eta pisu berdinak Holandan balio eta pisu berdina ematen dutenean, kanbioa parean dagoela esaten da. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 76. orr.

4 pl musean, balio bereko bi karta. ik pareko 7.

Bainan hunen azken tantoetan eztabada bat sortu da, baizik eta Euskadiko jokolari batek pareak zituela erranik eta ondotik agertu da ez zuela. Herria   2002-10-17

5 frantziar feudalismoan, erregearen maila bereko noblea.

Hektor eta Akiles alegia, eta Troiako guda, eta Frantziako hamabi Pareak, eta Ingalaterrako Artur, oraindaino bele bihurturik dabilena. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 97. orr.

Orreagan, Erroldanen adarra dago, habe handi bat adinakoa; seinale, diot nik, izan zirela hamabi Pareak eta Pierresak, eta Zidak, eta gainerako zaldunak; beren ibilkizunetara joaki direla, jendeak dioen horietakoak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 98. orr.

6 -en pare

Ongi pentsatua, maltzur bilbatua, berriro ere ni pailazoaren pare utzi eta barre egin ahal izan dezaten. Urdearen pare hustu zen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 194. orr.

Goiz guzia, arima herratu baten pare ibili nintzen Parisen barna. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 139. orr.

Elkarri zeharka begiratzen zioten hitzik egin gabe, animalia mesfidatien pare. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 46. orr.

-Beirakiaren pare gara -jarraitzen du-, eta are beirakia baino perilos eta hauskorrago. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 123. orr.

Taxitik jaitsirik, tximistaren pare abiatu ziren apartamentura. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 264. orr.

Tximistaren pare, bi anaiak hango zuhaitzetako batera igo ziren. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 16. orr.

Klarionaren pare zurbildu zen Hanna. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 67. orr.

Gogorrago oraino Azkuek, asaba zaharren baratza eta gure arbaso beneragarri eta menderakaitz ustekoak kakaren pare jarriaz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 158. orr.

Hitzak orbelaren pare dira, ia geldirik, poliki-poliki arrastaka doan erraldoi baten bizkar bustian. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 170. orr.

Arrazoi bat gehiago zimaurraren pare sentitzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 392. orr.

Jende hiztun jakituna ur-axalean kinkirrin ergelean nekatzen den harri xapalaren pare da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 18. orr.

Bularretakoa pixka bat jaitsi, eta bular bat irten zitzaion, paradisuko sagar jaioberriaren pare. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 76. orr.

Tximistaren pare abiatu ginen aldapa behera, bihurguneetan irrist eginez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 144. orr.

Bildots baten pare harrapatu zuten, eta otso baten pare tratatu. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 75. orr.

7 parean adlag ondoan, alboan.

Parean, Saddle uhartean, lehenengo euskal marinelen hilerriak. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 140. orr.

Parean komentu zahar bat izan zitekeena genuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 171. orr.

Parean iragaitean, zer egin behar nuen? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 102. orr.

Berehala, zaldi beltz ikusgarri bat parean jarri zaio, trostan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 23. orr.

-Ume horrek gosea du! -parean pasatu den emakumeak. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 37. orr.

Senarra parean du neskatxen diosalei irribarrez erantzuten, eta bera senarrari besotik helduta doa kalean gora, harro. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 30. orr.

Bera eta Aiora ditut parean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 73. orr.

La Sorbonne parean genuela geratu ginen egun hartan. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 29. orr.

Estimatuko nuen horrelako apaiz bat parean egokitu izan balitzait. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 140. orr.

Noiz jakin zuen ni ninduela parean, gezia jaurti aitzin ala jaurti ondoan? Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 204. orr.

Beti bezala, usoak parean pausatu dira eguzki mikoaren bila. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 125. orr.

Arratsaldean, itzulerako bidean, Arroako parean, Sarak esan zidan: [...]. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 205. orr.

Makina batek irudikatuko du hegazkin hori eta behar diren kalkuluak egin, Donostiako parean pasatzean Victoria Eugenia gainean eror ez dadin. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 116. orr.

8 (hitz elkarkuetan bigarren osagai gisa)

Estomaka sentitzen du bular parean, nola estutzen dion eztarria. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 65. orr.

Aho parean paratu dizkit patetikoki pintaturiko azkazalak. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 53. orr.

Jantzi luze fin-fin bat zeraman, gerri parean xingola zurbil batez eutsia. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 91. orr.

Artzainaren etxe parean ibi moduko bat zegoen, eta harri zapalekin egindako pasabide bat. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 220. orr.

Neure baitatik ateratzen nau atari parean luzaz egoteak, auzo marmartiendako solasbide. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 51. orr.

Itxurak gordetzeko, Van Daandarren leiho parean geratu nintzen lehendabizi, baina handik pixka batera Peter ikustera igo nintzen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 237. orr.

Bikote susmagarri bat, nire apartamentu parean, 20. ezkaratzean. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 178. orr.

Nazionalera Altea parean irtengo ginela erabaki genuen. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 59. orr.

1961ean, Ebro ibaiak Zaragoza parean, uholdean, ia 7 metro igo zuen uraren altuera. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 27. orr.

49 autobusak, Simago parean hartuz gero, Otxarkoagaraino eramango zaitu. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 61. orr.

9 (-en atzizkiaren eskuinean)

Bihotzaren parean tatuaje bat dauka, ez dakit zerena. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 239. orr.

Listaria nire begien parean jarri zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 59. orr.

Are gehiago hurbildu nintzaion, belarria ahoaren parean jartzeraino. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 80. orr.

Osaba gelako leihoaren parean zegoen, kanpora begira. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 85. orr.

Telefonoa -Josuren ganberaren parean pareta gainean paratua- modelo zaharrekoa zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 209. orr.

Ate baten parean zaudete. Xabier Montoia   «Elektrika» - 184. orr.

Hesi bakoitzaren parean, zeremonia bera: gelditu, paperak erakutsi, galdera pare bati erantzun, eta aurrera. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 56. orr.

Herriko etxearen aitzineko plaza horren parean, bada karrika bat, eliza nagusirat buruz doana, arkupe batzuekin. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 46. orr.

Eutsi egin nion, hala eta guztiz ere, harik eta biak elkarren parean izan ziren arte. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 128. orr.

Ene parean gelditu zen, ustekabez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 35. orr.

Garaipen arkuaren parean zeuden. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 295. orr.

Darwinen teoriaren parean jarri dira zientziarekin zerikusirik ez duten doktrina eta sinesmenak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 21. orr.

Mamreren parean dagoen Makpela soroko harpean, Kanaango lurraldean. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 136. orr.

10 pareko ik pareko.
11 parera adlag ondora, albora.

Biak kanpora irten ziren, eta ni parera bildu nintzaien. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 120. orr.

Bera parera heltzerako argi eta garbi zegoen bidaia hura suizidio hutsa zela. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 86. orr.

Haren gainetik beraren pentsamenduak batak besteari jarraitzen zioten inoiz parera iritsi ez elkartu gabe. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 96. orr.

Gelditzeko imintzioak egin zizkigun parera iritsita. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 79. orr.

Hura parera heldu zitzaion eta, aurreratzen ari zelarik, Abasek eskua sorbaldan pausaturik, erabakitasunez eta tinkotasunez esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 60. orr.

Amorruaren su isil hura amatatu nahirik edo, parera hurreratu zitzaidan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 232. orr.

Portugesak parera iritsi dira. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 149. orr.

· Bertsolari honek beti espero ez zitezkeen arrazoi moduak plazaratzen zituen, bitxiak, bereziak, parera etorri edo ez. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 115. orr.

12 (hitz elkarkuetan bigarren osagai gisa)

Errotaren aurretik pasa zen, Ubanberen etxe parera iristera zihoan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 98. orr.

Etxe parera iristen naiz. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 180. orr.

Lore koloretsuz beteriko biribilgune parera iritsi direnean. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 114. orr.

Hurrengo goizean, margolariaren estudio parera iritsi, eta gizon bat ikusi zuten atarian sartzen. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 99. orr.

Besaburu parera altxatu zuen esku zabaldua, geldiarazteko keinu harekin -ez autoritarioa, baina bai hertsagarria-, eta itxaroteko esan zidan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 85. orr.

Jarri genuen hilormaren kontra, berak bere errosarioa bihotz parera eraman zuen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 237. orr.

Sarrailatxoa ireki eta bi hatzen artean bat hartuz, sudur parera eraman zuen aurrena, begiak itxita usaintzeko. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 201. orr.

Atximurkada ere egin zuen izter parera heldu zenean, ziztada sentitzeko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 86. orr.

13 (-en atzizkiaren eskuinean)

Mikel Strogoff iritsi zen lehenbizi haren parera. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 179. orr.

Nesken parera heldu zenean autoa mantsotu eta bazterbidera sartu zuen, nesken kontrako norabidean. Cumhail bere semearen parera heldu eta Bran laztantzen hasi zen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 74. orr.

"Itxoin pasilloan", esan zidan Joseba eta bion gelaren parera iritsi ginenean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 418. orr.

Ibilian-ibilian, iritsi ziren tai-txi egiten ari den jende multzo baten parera. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 149. orr.

Zubi txikitu baten parera heldu ginelarik, bizikletatik jaitsarazi nuen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 44. orr.

-A, zeu zara -esan dio Aliziak eskuineko eskua bularraren parera jasoz-. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 156. orr.

Penelope ez da zure parera iristen, ez edertasunean, ez gaztetasunean, hilkorra baita hura. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 23. orr.

14 paretik adlag ondotik, albotik.

Paretik iragatean, burua bertzaldera biratu nuen Volvoaren argiei itzuri beharrez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 229. orr.

Erregek, paretik iragatean, harengan pausatu zituen begiak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 54. orr.

Gider-kolpeka kendu zituen paretik lehen arerioak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 110. orr.

Gero aterantz joan da bizkor: ia astirik ere ez dut izan, paretik kentzeko. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 21. orr.

-Kendu paretik -esan zion saltzaileak petralduta, Harry alboratuz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 48. orr.

-Alde egin ezak nire paretik, Andres, benetan ari nauk. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 32. orr.

Inspektorea jendea lasaiatzen saiatzen da, paretik baztertzen. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 160. orr.

Aita etorri zitzaidan gogora, haren usaina paretik pasatu zitzaidan, haize leun bat, oroitzapen bat bezala. kameretatik ikusi dute telefonotik hoska, eta paretik, preferentziatik, jaurti duten bala isilak kopeta zulatu dio, garbi, espanturik gabe, ia dotoreziaz esango nuke. Jon Maia   «Riomundo» - 32. orr.

15 (-en atzizkiaren eskuinean)

Iristen ari ginela, gure paretik zihoan mutil bat seinalatu zigun Hermannek. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 81. orr.

Gure begien paretik desagertu aurretik, ordea, hitzok izan zituen guretzat opari: [...]. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 152. orr.

Etxera bidean, beste emakume ilehori eta begi-urdin baten paretik igaro ginen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 16. orr.

Lehengo arrastotik ibili beharra neukan, ohol-gazteluen artetik, gure eskolaren aurretik, Josebaren eta Adrianen etxeen paretik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 172. orr.

Kafetxe baten paretik igaro zen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 169. orr.

Antzina Paramounten estudioak egon ziren tokiko aparkalekuaren paretik igaro nintzen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 10. orr.

Bestaldeko espaloia hondartzaren eta bainuko etxolen paretik doa. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 205. orr.

16 (hitz elkarkuetan bigarren osagai gisa)

Hurrengo lainoa agertu eta leiho paretik erabat desagertu arte ez naiz jaikiko. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 31. orr.

Adrianen etxe paretik pasa ginen aurrena; Josebarenetik geroxeago. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 167. orr.

Etxerako bidean Dibinaren zapata-denda paretik pasa zen. Orduantxe ari ginen Begoñako Amabirjinaren eliza paretik pasatzen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 51. orr.

Harekin batean iragana nintzen ate paretik, barnera sartu gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 242. orr.

Gero, sei zazpi arrainmodu saskian, plaia paretik alderik alde pasatzen ziren arraunean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 69. orr.

Ababorrera egin genuen eta Harriandi paretik joan ginen, uhin zipriztinek masaila bustitzen zigutela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 190. orr.

Esku hotz batek kalpar luzeak baztertu zizkidan aurpegi paretik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 160. orr.

17 pare bat (izen baten ezkerrean)

Pare bat orrialde aurrerago. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 173. orr.

Afari eder bat eta pare bat gramo, finetik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 164. orr.

Apenas geratzen diren pare bat lokal. emakume-bizikleta bat zen, auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera lanera joateko amak garai batean erabilia. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 28. orr.

Ni lepagogorturik altxatzen nintzen handik, telebista aurrean pare bat ordu segidan pasatzen nituenean. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 8. orr.

Pare bat minutu itxaron eta alde egin nuen, ez bat eta ez bi, neska gaixoa besoetan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 194. orr.

Gorpuak bazeramala pare bat egun arbolatik zintzilik. itxaron dezagun beste pare bat aste. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 104. orr.

Medikuek etsipena emana diotela, ezta pare bat hilabeterako bizitza ere. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 155. orr.

Sara nobela saltzen ahalegindu zen, pare bat igandez, plaza berrian antolatzen den azokan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 13. orr.

Pare bat aldiz, urduritasunak eraginik, atezainen arreta jasotzen zuela iruditu zitzaion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 51. orr.

Handik pare bat ordura hil zen, Sophieren besoetan. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 107. orr.

Belarrira pare bat hitz esan eta "Ulertzen?" gaineratu besterik ez zuen egin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 221. orr.

Bostehunen bat orritan sartzen da (ehun eta berrogeita hamar orriko bibliografia eta pare bat mila ohar argigarri barne direla), autoritatezko argumentuz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 102. orr.

Iraun, pare bat aste baizik ez zuen iraun. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 111. orr.

18 (izen baten eskuinean)

Ivy hantxe, oraindik jantzi gabe, pomelo pare bat plater batean paratzen ari eta niri galdezka ea kaferik nahi al nuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 91. orr.

Hamar edo hamabost minutuko kuluxka pare bat baino ez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 349. orr.

-Dei pare bat egiteko lana kendu didak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 95. orr.

Beste orgasmo pare bat eta kito. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 106. orr.

Emadazu ordu pare bat eta zeuk ere izugarria ikusiko duzu... Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 85. orr.

Oso pentsatua zekarrela esan zion, aste pare bat Alpeetan bakarrik pasa ondoren, beltzaran eta eder etorri zenean. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 54. orr.

Hilabete pare bat geroago institututik kanporatu ninduten. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 13. orr.

Jesarleku pare bat aurreragoko andrak ez zuen inorekin hitz egiten. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 14. orr.

Milioi pare bat utzi balizkit bederen... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 230. orr.

Zurezko ontzi batzuk ikusi nituen, kutxa txiki zahar pare bat, oihalak eta arropa zaharrak, eta baliorik gabeko tresna batzuk. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 17. orr.

Hirugarren solairuan (neure pare-parean, hortaz), begirale izuti pare bat: Mendibiltarrak. Txillardegi   «Putzu» - 12. orr.

Izpi galdu pare bat islatzen zuen ilunantzean. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 16. orr.

19 (izena ezabaturik)

Gutienez, pare bat falta zaizkidak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 148. orr.

Beste honelako pare bat egin eta laster hire anaia futbolista subnormal hori bezain sano eta lirain egongo haiz! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 10. orr.

Edonori oilo-ipurdia jartzeko moduko pare bat salduko diat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 123. orr.

Ontzat eman zuen lana, gardenak baitziren, pare bat-edo oso onak. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 178. orr.

Hartu bezain laster, pare bat paparrean jarri ditu. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 61. orr.

20 pare-pare adlag pare-parean.

Ohexkan etzateko gizona lurretik altxatu zutenean ikusi omen zioten zauria alkandora urratuaren azpian, zauri bakarra, bihotzaren pare-pare. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 11. orr.

21 pare-parean adlag

Pare-parean daude orain, hogei zentimetro aire besterik ez bien artean. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 175. orr.

Nire burua eta oreinarena tirabide berean eta pare-parean heuzkaan, heure aurean, hamar zentimetroko tarteaz gehienez ere. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 157. orr.

Pare-parean bizi naiz, badakizu, Les Fleurs Vertesko hotel horretan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 194. orr.

Txanelaren branka zurubiaren pare-parean izan zenean, Maisua makurtu egin zen, apal, atrakatzeko maniobran laguntzearren. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 388. orr.

Berriro eman zidaten ikuspegidun gela hura, Sena aldera, eta oraindik inoiz bisitatu ez dudan Louvre ditxosozkora, juxtu pare-parean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 144. orr.

Munduaren ezaguera argia pare-parean doala gure burmuinaren mugekin. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 116. orr.

Estasiak hartuta egoten zen, enkanteko kakoetatik zintzilik zeuden birika handi haien pare-parean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 254. orr.

Elkarren pare-parean joan ziren snitcharen bila... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 169. orr.

Puntuan, egundoko ekaitza sortu zen pare-parean, tximist eta oinaztu, trumoi eta erauntsi, goiak behera lehertzeraino. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 71. orr.

Eman zion euskaldunari goitik behera haserre bizian, eta buru gainean, burukian, jo zuen pare-parean. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 42. orr.

Gaur egun integrismo musulmanaz besterik ez da mintzatzen; baina, pare-parean, katolikoa ere pil-pilean dago. Berria - Gaiak   2004-11-19

Apustuak pare-parean daude. Berria - Kirola   2006-03-19

22 pare-pareko1 izlag

Pare-pareko harmailetatik etorri zen tiroa, iritsi zen bala, preferentziatik alegia, eta ehun bat metro izango dira handik hona. "Laguntza eman behar diegu pateratan datozenei" eta "patera hartuz datozen hoiei eman diezaiegun babes" argudiaketaren aldetik pare-parekoak dira. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 133. orr.

-Estepan Lauaxeta, Estepan Mallarmé poeta frantsesaren pare-parekoa, eta gorago ere iritsiko dena. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 77. orr.

23 pare-pareko2 izlag aukerakoa.

Izan ere, aipaturiko 2.775 doinu horietan, batzuk badira sentimendu epiko indartsuak adierazteko egokiak; beste batzuk sentimendu dramatikoak adierazteko dira pare-parekoak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 82. orr.

Bertsoa, irratiz emateko pare-pareko jeneroa da. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 166. orr.

24 pare-parera adlag

Animalia bat, ziur aski untxiren bat, errepidera irten zitzaigun arrapaladan pare-parera. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 227. orr.

Hementxe dator pare-parera halako atsotitz hura, -Santxok esan- zeinekin habilen esadak eta zein haizen esango nik. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 147. orr.

· Eta hartan, Joanes pare-pareraino hurreratu zitzaidan, eta berba bakar bat xuxurlatu zidan, bi, hiru, hamaika aldiz. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 263. orr.

25 pare-paretik adlag

Pare-paretik iragan behar izaten dute sar-ateran ibiltzen diren guztiek. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 195. orr.

26 parerik ez izan berdinik ez izan.

Ai Jimmy, ez duzu parerik! -zutik jarri eta atximur egin zion besoko giharrean-. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 190. orr.

Ez da egia Porto Seguroko garai haiek parerik ez zutela. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 163. orr.

Euskal Herriak ez baitu parerik. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 166. orr.

Hau da nire printzesa!, munduan parerik ez duena! Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 10. orr.

Jakin ezazue zaldi-ferratzen ez dudala parerik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 187. orr.

Europan parerik ez duen memoria historiko tragikoa heredatu dugu etxeetan. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 10. orr.

Patioko atera iritsi zen, parerik ez zuen dekorazio seljuktarreko arku sekulakoa baitzuen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 127. orr.

Norma Lúcia oheko erregina zela kontatu zion, inork ez zuela txortan egiten hark bezala, parerik ez zuela, unibertsoaren zortzigarren miraria zela. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 52. orr.

27 parerik gabe1 adlag

guztien gailen baitzen ageri, parerik gabe mundu honetan, bikaintasunaren gailurrean. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 183. orr.

Bosgarrena da, batere argirik gabeko ilun beltza, ezen parerik gabe, mundu honetako su edozeinek baino gehiago erretzen duen su hura, ilun eta beltza, argi izpirik gabea da. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 85. orr.

28 parerik gabe2 izond ik paregabe.

Nola egiten zitzaion orain higuingarri ordura arte itsu-itsuan irensten zuen delicatessen parerik gabea? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 63. orr.

Laboratorioa erakutsi zidaten, non izaki berezi, parerik gabe bat baineukan zain: hemezortzi urte inguruko neska mando bat, ileak suzko eta begiak berde, zehar, maltzur eta bitxi. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 93. orr.

Formatu berriarekin, irudi digitalen kalitatea parerik gabea dela nabarmendu zuen. Berria - Gaiak   2006-04-01

Artelan baten egilea parerik gabea da, ezin ordeztuzkoa. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 177. orr.

Parerik gabea izatea, alegia. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 145. orr.

Forma horrek ez du zertan izanik jainko gorago batek behiala sortu zuenaren berdina; bai, ordea, parerik gabea, beste sorkari oro bezala. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 24. orr.

Ah!, zein urruntasun distiratsua, miragarria, Lurrean parerik gabea! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 322. orr.

29 parerik gabeko izlag

Parerik gabeko nolakotasun bati parerik gabeko kausalitate batek erantzun behar dio. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 149. orr.

Parerik gabeko lege zorrotza ezarri dute Ameriketako Estatu Batuetako Calabasas hirian. Berria - Gaiak   2006-03-19

Handik urte batzuetara, pirata bezala parerik gabeko basakeria sail luze bat egin ondoren urkatu zutenean, [...]. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 92. orr.

Sexualitateak, desberdina sortzeko makina peto-peto horrek, parerik gabeko bihurtzen du organismo bakoitza, biki petoak izan ezik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 144. orr.

Geure antzinako euskal txilbor mitiko aratz parerik gabekoari mirespen erlijioso-folklorikoz begira beti. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 25. orr.

30 parez pare1 adlag aurrez aurre.

Hiltzaile garbi-garbiak ikusten zituen gure artzainak dolorez, non eta tokian berean, parez pare. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 158. orr.

Begietatik hartu behar du arnas eta zu bilatzen zaitu, bagoian parez pare eserita zauden hori. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 28. orr.

Hiruzpalau polizia dauzkazue parez pare, edozein momentutan tiro egiteko prest. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 18. orr.

Parez pare, kalearen beste aldean, erlojugile bat aritzen zen etxean lanean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 71. orr.

Pistan aurrera, parez pare egokitu gara, baina ez nau ikusi. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 310. orr.

Orain ez ditut gauzak parez pare ikusten, edo buruz buru, eta denbora gehiago izaten dut gauzei buruzko iritziak taxutzeko. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 97. orr.

31 (-en atzizkiaren eskuinean)

Gure parez pare bada gabarra bat lotuta, patroia, emaztea eta seme-alabak bizi direna. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 88. orr.

Hantxe eseri zen Willem, leihoaren parez pare eta hankak gurutze. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 166. orr.

Eskaileren parez pare, sotoaren beste aldean, pasillo bat hasten zela bospasei metrokoa. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 113. orr.

Oso zaila zen, beraz, elkarren parez pare gertatzeko egokiera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 150. orr.

Senaren parez pare, Louvreren eta Châtelet plazaren artean, quai de la Mégisserie dago, animalia-saltzaileen eta liburu-saltzaileen txokoa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 74. orr.

Eguzkiarekin parez pare dagoenean, ilargi berria esaten zaio. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4310. orr.

Produktibitatearen parez pare, soldatek ere maila bera iritsi beharko luketela. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 182. orr.

32 parez pare2 adlag alderik alde.

Toalla gerrian, parez pare ireki zituen logelako leihoak, eguerdiko haizeak azala freska ziezaion. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 92. orr.

Leihoak parez pare ireki zituen, gela apur bat egurasteko. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 94. orr.

Leiho-aho biak zabaldu ditu gero parez pare, nire marrantarekiko batere errespeturik gabe. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 205. orr.

Leihoa parez pare zabalik utzi zuen Mikelek. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 78. orr.

Irri hura soinu isil bat zela, eta soinu hark bihotzeko ateak parez pare zabaldu zizkidala? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 323. orr.

Antzokiko ateak parez pare itxi dituenean pentsamenduak uxatu gura izan ditu. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 117. orr.

33 parez pareko1 izlag aurrez aurrekoa.

Parez pareko mespretxua edo hitz eder miresgarri zonbeiten gibelean gordetzen zena! Herria   2002-12-12

Parez pareko gela guztiak ezagutzen zituen ezker-eskuin, haien altzaririk ñimiñoetaraino ere. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 363. orr.

Oraingoz, nahiago ditut parez pareko harremanaren ondorioz sortzen zaizkidan aukerei probetxua atera. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 410. orr.

Parez pareko aldean hainbat hatu eta liburuz betetako bide-kutxa handi bat, estalkia hormaren kontra jasota. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 166. orr.

Oraingoz, nahiago ditut parez pareko harremanaren ondorioz sortzen zaizkidan aukerei probetxua atera. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 410. orr.

34 parez pareko2 izlag maila berekoa, berdinen artekoa.

EAJren apustua Foru Ituna zen: lurralde historikoen eta Espainiako Koroaren artean parez pareko hitzarmena, alegia Gutxien-gutxienik, zapaltzaile diren hizkuntza horiekiko parez-pareko estatusa behar du euskarak. Berria - Euskal Herria   2004-10-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aste pare (91); aste pare bat (51); aste pare batera (9); begi pare (24); berba pare (6); berba pare bat (6); beste pare bat (43); betaurreko pare (6); bi pare (46); bota pare (8); botila pare (8); botila pare bat (6); dozena pare bat (13); duela pare bat (23)

egun pare (72); egun pare bat (26); egun pare batean (10); egun pare batez (14); ero baten pare (7); eskularru pare (8); galde pare (6); galtza pare (11); galtzerdi pare (16); garagardo pare (7); garagardo pare bat (6); gauza pare (19); gauza pare bat (16); gizonen pare (9); handienen pare (6); handik pare bat (17); hilabete pare (42); hilabete pare bat (27); hiru pare (24); hitz pare (35); hitz pare bat (18)

idi pare (22); kantu pare (9); kilometro pare (8); lagun pare (8); lau pare (29); lerro pare (15); lerro pare bat (12); liburu pare (6); metro pare (19); metro pare batera (10); minutu pare (44); minutu pare bat (24); minutu pare batean (7); musu pare (14); musu pare bana (6); musu pare bat (7)

oinetako pare (8); onenen pare (17); ordu pare (70); ordu pare bat (32); ordu pare batean (6); ordu pare batera (10); ordu pare batez (11); oren pare (22); oren pare bat (13); oren pare batez (6)

pare bana (15)

pare bat alditan (10); pare bat aldiz (78); pare bat aste (29); pare bat atera (12); pare bat aukera (9); pare bat bider (7); pare bat bota (7); pare bat egin (47); pare bat egon (6); pare bat egun (22); pare bat egunera (6); pare bat eman (34); pare bat esan (6); pare bat gauza (11); pare bat gehiago (11); pare bat geroago (10); pare bat hartu (10); pare bat hilabete (14); pare bat hitz (12); pare bat ikusi (8); pare bat izan (7); pare bat jo (6); pare bat lehenago (24); pare bat minutu (11); pare bat ordu (26); pare bat ordura (6); pare bat orduz (10); pare bat partida (6); pare bat segundo (8); pare bat urte (36); pare bat urtera (8); pare bat urtez (7)

pare ederra (8); pare gotor (6); pare hoberenak (8); pare on (21); pare on bat (7); pare on baten (7); pare ona (6)

pare parean (76); pare pareko (8); pare parera (9)

parez pare (238); parez pare ireki (6); parez pare jarri (12); parez pare zabaldu (10)

partida pare (6); segundo pare (17); segundo pare batez (10); sei pare (15); tanto pare (6); titi pare (8); tximistaren pare (27)

urrats pare (7); urte pare (85); urte pare bat (60); urte pare batean (6); zapata pare (26); zapata pare bat (8)

a ze parea (10); idi parea (15); titi parea (6)

bi pareak (30); idi pareak (15); zapata pareak (6)

aho parean (13); ahoaren parean (7); ate parean (9); atearen parean (12); begi parean (15); begien parean (33); bere parean (11); bihotzaren parean (7); bular parean (7); bularraren parean (9); buruaren parean (7)

egoitza parean (6); egoitzaren parean (7); elizaren parean (7); elkarren parean (16); erdi parean (18); etxe parean (15); etxearen parean (15); herriaren parean (10)

jeriko parean (13); kalearen parean (7); leihoaren parean (11); museoaren parean (6); nire parean (28); onenen parean (8)

parean aritu (13); parean aritu ziren (9); parean aritzeko (6); parean aurkitu (6); parean dago (12); parean dagoen (23); parean daude (12); parean dituen (6); parean duen (13); parean egon (11); parean eseri (6); parean ezarri (9); parean gelditu (28); parean gelditu zen (14); parean gelditzen (11); parean geratu (18); parean gertatu (6); parean ipini (7); parean irtengo (6); parean izan (20); parean izango (12); parean jarri (76); parean jarri zen (13); parean jarrita (11); parean jartzea (8); parean jartzeko (12); parean jartzen (25); parean pasatzean (6); parean pasatzen (6); parean ukanen (6); parean zegoen (32); parean zeukan (6); parean zuen (9)

nire parera (9); parera ailegatu (7); parera etorri (7); parera heldu (28); parera iristean (13); parera iristen (11); parera iritsi (47)

pareraino iritsi (7)

ez baitu parerik (10); ez zuen parerik (7); parerik gabea (9); parerik gabeko (14)

etxe paretik (6); kendu paretik (15); nire paretik (10); paretik igaro (19); paretik igaro zen (8); paretik igarotzean (9); paretik kendu (23); paretik kentzea (8); paretik kentzeko (9); paretik kentzen (6); paretik pasa (9); paretik pasatu (22); paretik pasatzean (20); paretik pasatzen (24); paretik pasatzerakoan (7)

parez pare (238); parez pare ireki (6); parez pare jarri (12); parez pare zabaldu (10); parez pareko (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus