Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pareta (orobat paret g.er.) 1 iz hargin lanezko eraikuntza, plomuan ezarria eta halako luzera batekoa, bitarteak ixteko edo bereizteko, edo sabaiei edo goiei eusteko balio duena. ik horma1; holtz; trenkada.

Paretak lauki urreztatuekiko antzinako erretratuz beteak zeuden. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 77. orr.

Altzari, besaulki eta dibanak, babes-oihalak kendurik, berpiztu egiten ziren, eta baita paretetako erretratuak ere. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 79. orr.

Gelaren bazter batean zaude, lurrean, paretaren kontra. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 39. orr.

Bazterretan eserita edo bizkarra paretaren kontra jarrita. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 57. orr.

Pareta baten kontra jarriko dut bizkarra eta pasatzean oihu eginen diet: "Non duzue zuen zientzia? non duzue zuen humanismoa? non da zuen kanabera pentsalarien duintasuna?". Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 257. orr.

Gazteak edo aulkietan eserita edo pareta kontra zutik zeuden, zigarro erretzen. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 102. orr.

Burua jiraka eta pareta joka hasi zen berriro. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 223. orr.

Ez zezakeen ezaba Jatsuko komentuan lau pareta artean iragan urte parrasta hura. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 281. orr.

Ikurrin txikia dago paretan iltzatuta. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 128. orr.

Postalak paretan itsatsiak zeuden, garagardoa edaten ari zen zakur baten argazkiaren azpian. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 212. orr.

Paretaren beste aldetik datozen kolpe txiki batzuk entzun dituzu nabarmen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 90. orr.

Bi gazteek lerratu, pareta zulatu eta barrualdea hustu egiten zuten, ezkutaleku bat egiteko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 250. orr.

Obus batek pareta zulatu, eta hauts hodei bat hedatu zen transmisio aretoan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 248. orr.

Sei hazbeteko obusak telegrafo bulegoko pareta suntsitu du. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 250. orr.

Ondoren pareta zarpeatuko balu bezala hautseztatu zion bizkarra. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 95. orr.

Paretako papera erortzen ari zen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 147. orr.

Paretako lanpara baten argi hotz eta dardartia. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 85. orr.

Lurreko suaren ondoan paretako erlojuaren azpian. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 87. orr.

Erredakzioko gelatxo batean daude, Jefearen txokoa: kristalezko paretak dituen kaiola. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 151. orr.

Zabor poltsak adreiluzko pareten kontra pilaturik, eguzkipean. Iban Zaldua   «Traizioak» - 109. orr.

Harri hutsez egindako paretak. Elizen arteko biblia   Dt 27,6

Paretak berinezkoak, moketa grisezko pasabide luze luzeak... Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 54. orr.

2 (izenondoekin)

Hesolari pareta luze batek jarraitzen dio. Kanpotik ikusten diren harri horiekin zabalean bat bakarra eta beti berdina den pareta sendoa egiten dute. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 61. orr.

Intziriek adreiluzko pareta meheak zeharkatzen zituzten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 55. orr.

Horixe du bere biziko sekretu guzia: "lehen harritze" guzien gainean, harririk harri, eraikitako pareta erdiurratu eta sekretu horixe. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 188. orr.

Orain, harresietatik kanpo, etxe erreak eta pareta amilduak daude. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 341. orr.

-Beti ixten al duzu atea? -galdetu zidan, pareta lauzatuaren ondo-ondotik mugituz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 176. orr.

Berehala, pareta argituan itsatsirik, itzal izugarri bat. Iban Zaldua   «Traizioak» - 127. orr.

Pilota jaurtigailuaren bokatxarekin eman zioten buruan, odolak pareta osoa zipriztindu zuen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 234. orr.

Pareta garbiak, pertsona garbiak bezalaxe, zikindu eder baten eske daude beti. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 143. orr.

3 (erkaketetan)

Aurpegia pareta baino zuriago jarri zitzaion. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 141. orr.

Katalinak, pareta baino zuriago, hitzik ere ezin zuen egin ustekabe harekin. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 79. orr.

Eta han nengoen, murru-pareta bezain txuri, ez jakinez gehiago nola mintza. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 118. orr.

4 irud/hed

Urtegiaren pareta behera bota dezakeen ezpatari egin behar diote aurre Beaumontarrek. Pareta elastikozko hodi zati bat, alegia, ponpa-bulkada bakoitzean zabaltzen dena. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 39. orr.

Arrautzaren kanpoaldeko pareta osatzen duen ehuna da trofoblastoa, amaren umetokiko mukosarekin kontaktuan dagoena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 132. orr.

Umetokiko paretak odolez betetze hori hormonen ondorioz gertatzen da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 45. orr.

Zakila mugimendu erritmikoekin igurzten denean baginako pareta hezeetan. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 132. orr.

Behar bezala babesten du urdail-mukosak urdailaren pareta. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 207. orr.

Material trinkoa da hezurraren pareta, Kiribilkaturiko lamelek osatzen dute osteonaren pareta. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 20. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Magistratuaren ziurtagiriz hala dela frogatu ondoren bakarrik erabiltzen dituzte pezoak pareta-egiturak altxatzeko. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1010. orr.

Erlaitzen irtenguneak bota egingo ditu tantak pareta-lerrotik kanpora, eta era horretan, hondatu gabe gordeko ditu pezozko paretak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1270. orr.

Aski izan zen pareta atal bat lurrera botatzearekin, egundoko isuria ibaira husteko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 444. orr.

Zulatzeko ez: urtegian ikusi berri nituen eraikin birrinduetako pareta-tarte haiek bezala behera botatzeko. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 203. orr.

Paret-erlojuko orratzak bederatzi eta erdietan zeuden. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 15. orr.

Zailatu ('saiatu' adierazteko idatzia pareta-iragarki batean). Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 64. orr.

Baserri erori baten pareta bazterrean hazitako sasian makurtu zen laguna. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 242. orr.

Harik-eta Plaza Txikira ailegatu, eta han, berak dakien pareta-bazter batean, gauzarik iragarrienaren iragarki edo eskelak begiz jotzen dituen arte. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 141. orr.

Iparraldeko muinoan lur jotako pareta puska batzuk, 1813an Wellington-ek hiria bonbardatu zuen gotorlekuaren puskailak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 85. orr.

Leiho karratu bakar bat erakusten zuen pareta-puskara hurbildu nintzen. Txillardegi   «Putzu» - 173. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Odol-hodien itxurakoak diren baina izatez beste sare batekoak diren hodi pareta-mehe batzuetara sartzen da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 161. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etxe pareta batean, hitz hauek, erromesari ongi etorri gisa naski: "Peregrino en Nájera, Najerino". Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 80. orr.

Sudurraren barne-paretak estaltzen dituen muki-geruzaren barruan edo gainean igeri daude. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 135. orr.

Hezur-pareta lodiagoa da hezurraren erdialdean muturretan baino. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 26. orr.

Urdail-paretako muskuluaren uzkurtze-mugimenduek, edukia irabiatu, eta zuku urtsu bat bihurturik uzten dute. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 207. orr.

8 bi-pareta iz pilotan, lehenik ezkerreko pareta joz egiten den jokaldia.

Atzo, zazpi tanto egin zituen bi pareta eta dejadekin. Berria - Kirola   2004-09-26

Bi paretak, gantxoak, ñakuak; guztira 14 tanto erdietsi zituen Tricioko maisuak. Berria - Kirola   2004-06-25

Gibelerat urrun haiza eta gero aitzinean motz, gantxo edo bi-paret. Herria   2004-04-08

Bereziki bi-paret batzu gibeletik sarerako bidean ezarriz, tantoa labur eta fin. Herria   2003-12-11

Behin eta berriz behartu zuen Mikel airez sartzera, azkenean tantoa dejada leun edo bi pareta zorrotz batekin maisuki amaitzeko. Berria - Kirola   2004-03-21

20-14 aitzinean bi nafarrak, bi-paret urrezko bat Xalak, pilota aldatu eta... azken zortziak beretu dituzte lerroan. Herria   2004-02-26

Ezker pareta bizi-bizi bilatuz, bi pareta elektrikoez, bere biktimak bonbardatuz, eta botekorrituan sarraraziz. Berria - Kirola   2004-02-17

Bajutik egindako bi pareta batekin, pilota zabalean Zeberiogandik urruti jarri zuen Doneztebekoak. Berria - Kirola   2004-01-11

9 bi-paretako iz bi-pareta.

Hamabi bi paretakorekin irabazi zuen Altuna II.ak. Berria - Kirola   2004-11-21

Sotamanoz ongi moldatzen da, bi paretakoa ongi ezkutatzen du... Berria - Kirola   2004-03-18

Bi paretakoak, txapagainean moztutakoak... bederatzi tanto eder egin zituen Aspeko aurrelariak orotara. Berria - Kirola   2004-12-14

Ez zuen bikoak amore eman (36-36 eta 38-38), baina Altuna II.aren bi paretako eder batek eta Aizpuruk horman baztertutako kolpe batek utzi zuten erabakita lehia. Berria - Kirola   2004-04-21

Amezketarrak, aldiz, bazekien nola irabazi: bi pareteko zehatzekin. Berria - Kirola   2004-07-30

Ongi gidatu zuen atzelariak aurrelaria, ez sinesteko moduko pilota horietakoak bueltatu zituen, eta bi paretakoarekin tantoak bukatu ere bai. Berria - Kirola   2004-04-21

Partidaren azken txanpan Amezketakoak aise asmatu zuen dejada eta bi paretekin. Berria - Kirola   2004-07-30

10 ezker pareta ik ezker.
11 pareta-zulo (orobat paretazulo)

Seinale bat balitz bezala, ertzainak agertu ahala, hainbat gizon-emakume irteten da ezkaratzetatik eta kale-kantoietatik, etxe zahar hutsean labezomorroak pareta zuloetatik ateratzen diren gisan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 14. orr.

Lumarik haundiena hartu, eta bordako pareta zuloan gorde, sentipen ilun guzien lekuko. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 88. orr.

Baina ez dakigunak ez du izenik, harri hutsezko paretazulo hutsok bezalakoa da ez dakiguna, eta hemen, paretazulo anonimo ilunotan, hemen gorde dizu atsegina gizonaren gogoak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzeko pareta (4); eskubiko pareta (3); ezker pareta (65); ezker pareta berrian (3); gelako pareta (6); harrizko pareta (11); harrizko pareta erdiurratuak (4); laugarren pareta (3); murru pareta (6)

pareta aldera (8); pareta aldera jiratu (3); pareta artean (5); pareta baino zuriago (3); pareta baten bazterretik (3); pareta baten kontra (8); pareta batetik behera (3); pareta behera (4); pareta berrian (3); pareta bezain (3)

pareta erdiurratuak (4); pareta erori (4); pareta gainean (4); pareta gaineko (4); pareta gainera (3); pareta handi (3); pareta hauen artean (5); pareta horien artean (3)

pareta jo (6); pareta jotzen (4); pareta kontra (4); pareta mehe (3); pareta meheak (3)

pareta ondoan (5); pareta oso (5); pareta oso bat (3); pareta osoa (5); pareta puska (3)

pareta zahar (8); pareta zaharrak (3); pareta zuri (7)

baginako paretak (5); egindako paretak (3); ezker paretak (5); gelako paretak (3); murru paretak (3)

paretak estaltzen (6); paretak estaltzen zituzten (3)

umetokiko paretak (3)

ezker paretako (32); paretako erloju (3)

aldameneko paretan (3); atzeko paretan (4); aurreko paretan (9); aurrez aurreko paretan (3); baigorriko ezker paretan (3); eskuineko paretan (3); etxeko murru paretan (3); ezker paretan (121); hazparneko ezker paretan (3); herriko ezker paretan (6); kanboko ezker paretan (5); kiroleta ezker paretan (3); meza ezker paretan (3); murru paretan (5); ondoko paretan (5)

paretan egindako (3); paretan jo (3); paretan josita (3); paretan zegoen (3); paretan zintzilik (13); paretan zintzilik zegoen (3)

ezker paretara (3); frontoiko paretara (3); paretara begira (5); paretara hurbildu (3)

ezker paretarekin (3)

atzeko paretaren (4); bizkarra paretaren kontra (10); burua paretaren kontra (9); ezker paretaren (18); ezker paretaren gibelean (3); ezker paretaren ondoan (6); hormaren edo paretaren (3)

paretaren aldera (3); paretaren aurka (9); paretaren beste aldetik (4); paretaren gainean (4); paretaren gibelean (3); paretaren kontra (151); paretaren kontra bota (5); paretaren kontra jarri (16); paretaren kontra jarria (3); paretaren kontra jarrita (4); paretaren kontra jo (3); paretaren kontra kontra (4); paretaren kontra zegoen (3); paretaren ondoan (10); paretaren zati (3)

ezker paretari (4); paretari begira (10); paretari itsatsita (4); paretari kontra (5)

paretaz bestaldean (3)

paret labur batekin (3)

atharriko ezker paretean (11); elizaldeko ezker paretean (3); ezker paretean (114); ezker paretean egin (3); hazparneko ezker paretean (14); iholdiko ezker paretean (3); sanoki ezker paretean (8)

ezker pareteko (4)

bi paretekoak (3)

lau pareten artean (7); pareten artean (19); pareten kontra (18)

ezker paretetan (5); gelako paretetan (4); paretetan zintzilik (4); umetokiko paretetan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus