Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partzuer (266 agerraldi, 7 liburu eta 232 artikulutan; orobat partxuer g.er.) 1 iz partaidea; kidea.

Estaduaren aldean, beste partzuer batzu sartuak dira, Lionel Jospin sozialixtaren gobernuak bere baimena emanik duela zazpi urte. Herria   2004-09-09

Goresmenak beraz Basaburun partaliant diren 5 partzuerrer eta seigarrenari ere, ez baita txarrena, hauien laguntzailea. Herria   2001-04-26

Orreagako ordenako partzuer nagusi gisa ene adiskide den Vendômeko jaunaren aholkulari Aintziondo Lizentziadun jakintsuak idatzi zidalarik [...]. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 204. orr.

Alde batetik, Europa zabalduko da eta handituko, hamabost partzuerren partez izanen dira hogoita-bost, ez baita batere gauza bera! Herria   2003-03-10

Ttipi eta handi, jendea milaka partzuer lasterraldi hortan. Herria   2005-03-17

Bestalde Aguirre-k bazuen partzuer bat, Iriso, Idocin herritik hurbilekoa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 133. orr.

Ortzirale aratsean, geltoki xaharrean, Pariseko orkestra nagusia, 120 musikari partzuer, Michel Plasson zuzendari. Herria   2005-04-21

Igandean ez balitz, beste egun batez berdin zepoan hartuko naute hiruren artean, Jakes, aita eta ama hirurak partzuer nolazpait. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 138. orr.

Euskal-Herri barne hortako auzapez andana bat da gisa hortan elgarretaratu, biarnes batzu ere partzuer. Herria   2005-05-19

2 (izenondo gisa)

Orotarat, 35 elkarte partzuer. Herria   2004-04-22

Talde hortan 22 dantzari partzuer, denak jeinu handikoak.Urtarrila honen 3az geroztik, leku honetara ekarria da 17 nekazari partzuerrek ekoizten duten esneketa. Herria   2001-09-06

Mozkin hau kalitate gorenekoa izan dadin oinarri eta helburutzat dauzkate Azkorriako laborari partzuerrek. Berria - Ekonomia   2006-01-19

3 (izan aditzarekin)

Joseph Olhats diruzainak aurkeztu ditu kondu orekatuak eta orroitarazi nornahi izan ditaikela bazkide edo partzuer. Herria   2004-03-25

Elkartea partzuer da ere "Bai Euskarari" sailean, euskararen erabilpena zabalduz joan dadin. Herria   2003-07-31

Partzuer gara, eta ez dizut inola ere zuri dagokizun zatia ostuko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 257. orr.

Joanden ekainean, Europa batuan partzuer diren gobernu guzien artean akomeamendu bat finkatu izan zen, arras nekez egia erran, Europa batu hori lege-nagusi batez jaunzteko Herria   2004-09-16

4 (adizlagun gisa)

Ezkerraldean,sozialixtak prest komunixtekin eta "berdeekin" partzuer jartzeko. Herria   2003-10-30

Horra nun beste liburu bat dena mamia argitaratu duen, hau dena frantsesez, Louis Crouzaterakasle jakintsunarekin partzuer idatzia. etxe horietan gobernuarekin partzuer sartzen ahal litazkeela enpresa batzu, gobernuak gisa guziz gehiengoa atxikiz... Herria   2005-03-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus