Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasagarri 1 izond · irud/hed pasatzeko modukoa.

Aitortu behar dut pasagarriagoa egin zaidala taldearen umore zakarra, batez ere emanaldiaren erdialdetik aurrera. Berria - Kultura   2004-05-09

Nik ez dakit bertsio hauetan non geratu ote den Shakespeareren lirismo sakona, berba bakoitzaren hautaketa delikatuan igarri beharko zena eta pasagarriagoak bihurtzen dituena gaurko denboretan lekuz kanpo dirudiena. Berria - Kultura   2006-03-07

2 irud/hed bizigaia.

-Ez diot nik, Santxo -Don Kijotek berriz- zaldun ibiltariak horretara behartuak daudenik, fruta lehor ez beste ezer jatera; baizik-eta haien pasagarria gehien-gehienean horixe izango zela, eta zelaietan barrena bildutako belarren batzuk; ezagutzen baitzituzten, eta nik ere bai. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 44. orr.

3 denbora-pasagarri iz denbora-pasa.

-Jainkoak lagun dagidala! -apaizak oihuka- hemen haatik hori Tirante Zuri hori! emadazu honantz, aitakide; hortxe aurkitu dudala baiteritzot pozgarrien gordailua eta denbora-pasagarrien meatze. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus