Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasaleku iz pasatzeko lekua. ik pasatoki; pasabide; pasagune.

S.S. bat heldu da, eta horra haren ondotik noala pasaleku, estaia eta gela mundu biziki handi hartan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 30. orr.

Gaur egun bi txakur dituzte bertan, biak ere lasaiak eta alferrak, baserria jendearen etengabeko pasaleku bihurtua dagoenez zaunkarik ere inori egiten ez diotenak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 101. orr.

Pirinioen eta itsasoaren arteko bidea egiteko hegaztiek erabiltzen duten pasaleku garrantzitsuenetarikoa dago Txingudi. Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Militarren agiriak dioenez, gizarte laguntzarako beharrezkoa denean baino ez dute irekiko, oraingoz, [Gazako] pasalekua. Berria - Mundua   2004-01-16

Garai hartan, erresistentziako pasaleku gisa baliatu zen komentua, mugaz haraindirako bidean milako bat lagun gidatzeko. Herria   2003-04-24

Gernika igualekoxea zuan guretzat: ihesi zetorren jendearen bilgune eta pasalekua; Bilborantzako joan-etorrien nobedadea. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 46. orr.

Geldiro doa autobusa, bigarren ilaran aparkatutako autoek utzitako pasaleku estuetan milimetroak neurtzen. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 38. orr.

Hemengo [Kongresuko] pasalekuetan espainiera edo beste edozein hizkuntza baino gehiago katalana entzuten da ia. Berria - Harian   2005-11-03

Hiru hilabete pasata, trenen zirkulazioa gidatzera itzuliko naiz, bi trenbide nagusiren pasaleku den geltokian izanen naiz berriz. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 21. orr.

Trenaren pasalekura iritsi da. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 157. orr.

Bi norabide eta bi pasaleku ditu, hau da, trenbide pare bi, bata bestearen gainean, New Yorkeko zubi handietan bezalaxe. Berria - Euskal Herria   2004-05-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus